COVID-19: 76 positibo Oarsoaldean

100.000 biztanleko tasek gora egin dute Errenteria-Oreretan eta Oiartzunen. Lezon eta Pasaian, berriz, apal bada ere, behera egin du tasa horrek.

Osasungintza publikoaren aldeko aldarriek anbulatorioa hartu dute

Antxoko anbulatorioaren aurrean bildu dira hamarna lagun osasungintza publiko eta kalitatezkoaren alde, arlo horretako langileei elkartasuna adieraziz.

hikaldia

Hikaldia egingo dute Oiartzunen, modu pilotuan

Euskaraldiak irauten duen bitartean Hikaldia egingo dute, Bergararekin batera. Pegatina txiki bat jarri beharko da txaparekin batera.

Aizpea Otaegi: "Keinu txiki askok, jende askoren bizimodua alda dezakete"

Zaintza sare komunitarioa berraktibatzeko erabakiaz, udalerriak egun bizi duen egoeraz, komunitate bakar gisa jokatzeko beharraz eta herritarrak oro har erakusten ari diren arduraz hitz egin du HITZA-rekin Aizpea Otaegi alkateak.

helta erakusketa

Astelehenean irekiko dute Heltan izena emateko epea

21 ikastaro emango dituzte ezohiko ikasturtean. Abenduaren 11ra arte eman ahal izango da izena bertan.

Elkarretaratzera deitu dute Antxoko anbulatorioan, osasun publikoaren alde

Bilkura 19:00etan izango da, eta aurreko asteetan beste hainbat osasun etxeetan izandako agerraldiei emango die jarraipena.

Urrian 199 pertsonatan jaitsi da lanik gabeen kopurua Oarsoaldean

Iazko urriaren 31ko datuekin alderatuta, berriz, emaitza kezkatzekoa da: urtebetean 537 herritarrek galdu dute lana eskualdean.

Errenteriako Udaletxea.

Zaintza sare komunitarioa berraktibatuko du udalak

Komunitate gisa erantzun trinkoa emateko gai izan zela Errenteria-Orereta pandemiaren lehen agerraldian ezarritako etxealdian ekarri du gogora alkateak.

Jesusen Bihotzako egoiliar bat hil da COVID-19arekin

Une honetan 22 dira COVID-19arekin kutsatuta dauden egoiliarrak Gabierrota auzoko adinekoen egoitzan.

Urmaela izango dute anfibioek

Oiartzun ibai ingurunea lehengoratzeko eta anfibioentzako urmael bat sortzeko obrak hasiko ditu aste honetan URA agentziak. Ibaiaren ezker bazterrean egingo dituzte obrak, Lartzabal eta Fanderia artean.

Gaur, Zea Mays Lezon

Musika talde bilbotarrak emango duen kontzerturako sarrera guztiak agortu egin direla jakinarazi du Lezoko Udaleko Kultura Sailak.

Kirol instalazioetarako atezain bila ari da Touring

Kirol instalazioen mantenu eta kudeaketarako atezain laguntzaile bat lanposturako hautaketa prozesua berehala hasiko duela jakinarazi du Touring Kirol Elkarteak.

Jesusen Bihotza erresidentziako beste egoiliar bat hil da COVID-19agatik

Beste bi COVID-19 positibo hauteman dituzte azken orduetan egoiliarren artean.

oiartzun irratia

Oiartzun Irratiak matxura duela eta, egun batzuetan ez du emitituko

Pasa den asteburuaz geroztik irratiaren antena hondatuta dago. Hilaren 24rako konponduta egotea espero dute irratiko langileek.

Odola emango dute datorren asteazkenean Antxoko Kultur Etxean

Saioa 16:30ean hasiko da eta 20:10a aldera amaitzea aurreikusi da. Urrian egindako saiakeran 28 poltsa betetzea lortu zuten.

Oarsoaldea osoan COVID-19 kasuak nabarmen gora atzo

Igoerarik nabarmenenak Errenteria-Oreretan eta Pasaian izan dira. Oiartzunen nahiz Lezon zortzina infektatu gehiago atzeman dituzte.

Hezkuntza eta kultura elkarteak diruz lagunduko ditu Pasaiako Udalak

Eskaerak 30 egunez aurkeztu ahalko dira. Onuradunak Pasaian egoitza duten hezkuntza erakundeak eta irabazi asmorik gabeko kultur elkarteak izango dira.

elkarretaratzea osasungintza

Osasun publikoaren alde mobilizatuko dira bihar

Herritar talde batek deituta, Esteban Muruetagoiena osasun zentroaren aurrean elkartuko dira. Bestelako eredu bat eskatuko dute.

Pasaiako Portuko zamaketariek Bilboko lankideen greba babestu dute

Pasaiako Portuko zamaketariek porturatu berri den barkuaren lanak atzeratu dituzte, Bilboko langileen 24 orduko lanuzteak babesteko.

Txuss Alfonso, Maitane Aizkorreta Euskaraldiaren koordinatzailea, eta Mikel Azkarate, Lau Haizetara Euskaltzaleen Topagunearen egoitzan.
Gehiago