
Oiartzungo Udalak eta Oinherri Euskal Herriko herri hezitzaileen sarean sartzeko hitzarmena sinatu dute, urtebeterako. Herriko eragileak formatu ahal izango dira.

Pontika auzoan egingo du udalak aparkaleku berria, Beraun kaleko behealdean.

Bihartik ekainaren 26ra bitartean jokatuko da, dena ondo bidean, Euskal Pilota Egokituko Txapelketaren XI. ekitaldia. Banaka eta binaka arituko dira tenis-paletan eta gomazko paletan pilotariak.

Aislamientos Arellano enpresan sute ikusgarria izan da, poliestirenoak su hartuta. Suhiltzaileek sua kontrolatu dute, ondoko enpresetara pasa baino lehen.

13:30ak inguruan hasi da sutea poligono horretako pabiloi batean. Datu gehiago izan ahala informazioa eguneratzen joango da HITZA.

Pasaiako Mugimendu Feministak hainbat jarduera antolatu ditu martxoaren 8aren baitan. Egun hartan bertan elkarretaratzeak egingo dituzte barruti bakoitzean.

Lesoinu Aste Pedagogiko Musikala aurkeztu dute gaur arratsaldean Jesus Mari Martiarena alkateak, Ion Pombar Kultura zinegotziak, eta Xanti Espina Tomas Garbizu Musika Eskolako arduradunak.

Hilabete honetako arte eszenikoen egitaraua aurkeztu du gaur Niessen Kulturgunean.

Pentsio, zahartzaro eta bizitza duinen aldeko aldarria zabaldu zuen herriko kaleetan atzo Duintasuna Jubilatu eta pentsiodunen elkarteak.

9:30ean Pasai Donibanen bildu dira, gero Oarsoaldea zeharkatu eta 12:00etan Errenteriako udaletxearen aurrean egindako elkarretaratzearekin amaitzeko.

UEUko ikastaroetan parte hartzen duten oiartzuar guztiei emango die laguntza ekonomikoa aurrerantzean, gehienez 100 euro.

Areto futboleko bi taldeek garaipena lortu dute asteburuan; tartean, Antxo AF B-ren egunera arteko lehen garaipena. Hamaikako futbolean eta eskubaloian, garaipen bana.

Oiartzun KEko neskek partida biribila jokatu dute, Berriozarren kontra. Mutilek puntu bat eskuratu dute Lezoko eskualdeko derbian.

Doako emanaldia kultur etxean eskainiko dute. Paul Urkijo Alijo zuzendaria eta Izaskun Urkijo Alijo zuzendari artistikoa bertan izango dira.

Asteazkenean (hilak 21) izango da 10:30ean Xenpelar Etxean.

Asteburuan lehian izan diren Lezoko zortzi kirol taldeetatik bakarrak eraman du garaipena patrikara. Eskubaloiko eta areto futboleko taldeek, denek berdindu.

Miarritzeko hilketa matxista salatu dute Pasai Antxon asteburuan, Harremantxo talde feministak deitutako elkarretaratzean.

Oiartzungo bi taldek jokatuko dute etxean, Karla Lekuonako zelai txikian, zehazki. Beste hiru taldek atsedena izango dute.

2020a. urtean, Udaltzaingoak aurreko urtean baino 56 delitu kasu gutxiago izan zituen. Orain, memoriarekin, bi polizien datuak batuta 58 kasu gehiago izan dira, %3,53 gehiago. Zehazki, 2019an 1.640 izatetik, 2020an 1.698 izatera pasa dira.

2020an Araba, Bizkai eta Gipuzkoan egindako delituen memoria publiko egin du Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak. Horren arabera, Errenterian %3,54 egin dute gora delituek iazko urtarriletik abendura bitartean. PSE-EE "kezkatuta" azaldu da eta Segurtasun Mahaia deitzeko eskatu du.