Hibaika: "Proiektu berri bat egonkortzea du helburu Arrizabalagak"

Josetxo Arrizabalagak (Pasaia, 1961) Hibaikako gizonezkoen txaluparen gidaritza hartuko du urritik aurrera.

'Mater', euskal kostaldeko hondakinei aurre egiteko marearen buru

Libera proiektuarekin bat eginez, ekosistemen eta biodibertsitatearen arazoari aurre egiteko hainbat ekintza antolatu ditu ontzi museoak.

Udalak herri eragileekiko erakutsitako babes eza salatuko dute

Lau barrutietako herritarrak udaletxe aurrean elkartuko dira bihar: "Salatu nahi dugu udalaren partetik beti ezetza jasotzen dugula, justifikaziorik gabe".

Fernandi Olarraren omenezko kartelada egingo dute ostiralean

Balbino Saenz Olarra preso antxotarraren ama abuztuan zendu zen. Omenaldi berezia egingo dute 'Fernandi, beti gurekin' lemapean, hileroko elkarretaratzean.

oier guillan

Sormen idazketa tailerra emango dute Ehuntzen, maila handiko idazleekin

'Gezi beltzak' eskainiko dute sormen espazioan, urritik urtarrilera bitartean, Oier Guillanekin. Harkaitz Cano, Gorka Arrese, Uxue Alberdi eta Ixiar Rozas, gidari.

[Galeria] Josetxo Etxandik baditu irabazleak

Haurren, Gazteen eta Helduen mailetako finalak jokatu zituzten joan den larunbatean Koldobike Gezala pilotalekuan.

Begiraleak behar ditu Lezoko Kuadrillategik

Urrian hasiko da gazteen artean euskararen erabilera lagun giroan bultzatzeko egitasmoa. EGA edo C1 ziurtagiria dutenek eman dezakete izena begirale izateko.

3.762 langabe dira Oarsoaldean

Oarsoaldeako Lan Merkatuaren Behatokiak emandako datuen arabera 2020 abuztutik 2021eko abuztura arte ia bi puntuan jaitsi da langabezia tasa eskualdean.

365 egun euskaraz

Umeekin harremana duten helduak aktibatu nahi dituzte

'365 egun euskaraz' dinamika aurkeztuko dute ostegun arratsaldean. Familia transmisioa lantzea proposatuko dute, hausnartuta.

OTXEk Gipuzkoako hiru txapelketa irabazi ditu

Gipuzkoako BTT txapelketan euren mailetan lehenak izan dira Nahia Polo, Gexan Albisu eta Patxi Plazaola. Bukatutzat eman dute 2022ko lasterketen sasoia.

aht gelditu desjabetzeak

AHTaren ibilbideko lurren desjabetzea atzeratu da

Laugarren desjabetze eguna izan da gaurkoa. Oarsoaldeko AHT Gelditu! plataformaren ustez, trenaren kontrako borroka aktibatu da.

2022ko udal-tasa eta zergak izozteko proposamena onartu dute

Aurreko urtean egindako bidetik, datorren urteko Zerga Ordenantzen aldaketa behin-behinean onartu dute. Alde egin du Podemosek, eta EH Bildu abstenitu da.

Poesiaren Versodia II jaialdia egingo dute Trintxerpen

Poesia irakurtzen arituko dira hainbat poeta eta rapsode.

Oiarpeko pilotarien asteburuko partidak (2021-10-08)

Oiartzungo pilotariek 11 norgehiagoka jokatuko dituzte asteburu honetan. Horietatik hiru izango dira Madalensoron jokatuko dituztenak, gaur.

Ez da aurretiazko hitzordurik beharko HAZ bulegoetara bertaratzeko

Ohiko funtzionamendua berreskuratuz, aurretiko hitzordurik gabe artatuko dituzte pasaitarrak datorren asteazkenetik aurrera.

auzo batzarretako aktak

Auzoetako batzarren aktak eskuragarri dituzte oiartzuarrek

Astelehen, astearte eta asteazkenean egindako bileretan jasotakoa herritarren esku dago, udalaren webgunean.

kirolak

Kirol entitateek jada eska ditzakete ligak eta txapelketak aurrera eramateko laguntzak

Herriko kirol entitateen txapelketak eta ligak sustatzeko helburuarekin diru laguntzak banatuko ditu udalak, eta, horretarako, 40.000 euroko aurrekontua erabiliko dute.

ikasle gela oiartzun 2021

Bibliotekako Ikasle Gela betiko ordutegira bueltatuko da

Beheko solairuko gela pandemia aurreko ordutegira bueltatuko da astelehenetik aurrera. Edukieran ere, murrizketak kanpora.

oiartzun ke

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2021-10-08)

Areto futboleko Oiartzunek atzo jokatu zuen asteburuko partida. Saskibaloiko taldeak kenduta, besteek jokatuko dute.

Gehiago