
Zortzi eta 18 urte arteko oiartzuarrek beren idazlana aurkez dezakete azaroaren 5era arte. Lehiaketaren oinarrien berri eman du udalak.

Ontzigintza tradizionala bizirik mantenduko duten bost aditu berri trebatu ditu Albaolak. Pasaiatik Grezia, Kolonbia, Italia eta Madrilera hedatuko dute ogibidea.

Mutilen talde nagusiak etxetik kanpo lortu du garaipena, eta neskenak, berriz, Ugaldetxon. Areto futboleko taldeak, kopatik kanporatuta.

Oiartzun edo inguruko enpresetan egingo dute banaketa, astean behin, bezeroekin adostutako egun eta orduan. Interesdunek hileroko kuota bat ordainduko dute.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 70.000 euroko ekarpena egingo du, herriko asfaltatze plana finantzatzen laguntzeko. Oinezkoentzako zebra-bide bereziak jarriko dituzte.

Imanol Cascantek orain arte izan duen lekua hartuko du Arrizabalagak. Esker ona adierazi dio arraun elkarteak Cascanteri.

Arrasaten gaurko Sare Herritarrak deitua zuen mobilizazioa bertan behera uztea erabaki zuen atzo, azken asteetan jasotako presioa eta manipulazioaren aurrean. Horren ordez, Euskal Herriko herri guztietara eraman du euskal presoei ezartzen zaien salbuespen legediaren aurkako salaketa dinamikak, hasierako protesta, hamaika aldiz biderkatuz.

Urrian Elizondon egingo den neska gazteen Baterajotzea aurkezteko ekitaldia antolatu dute gaur goizean Oreretako Gaztetxean.

Euskal Herri osora zabalduko du Sare Herritarrak 'Bizitza osorako zigorrik ez!' aldarria. Pasaitarrak larunbatean elkartuko dira, 12:00etan, Donibaneko Santiago plazan.

Besteak beste, ostalaritzari eta edukierei eragingo die malgutzeak: tabernek goizeko hirurak arte ireki ahal izango dute, eta edukiera %75era handituko da lokal eta instalazio guztietan.

Gaur hasi eta urriaren 31n amaituko da hilabete honetako antzerki eta musika eskaintza. Adin guztietako ikusleengan pentsatutako agenda osatu du udalak eta sarrerak jada ohiko bideetan eskuratu daitezke.

Okindegietan euskara sustatzeko 'Atera mamia euskarari!' kanpainarekin jarraituz, zozketa bat martxan jarri du Oarsoaldeko Euskara Batzordeak. Urriaren 15tik azaroaren 2a arte ahalko da parte hartu eskualdeko hainbat okindegietan.

Bertaratzeko ez da izena eman behar aurretik, ezta gonbidapenik behar era, eta Sortuk, parte hartzera deitu du.

Hutsik egin gabe jarraitzen du dianak eskaintzen udal txistulari taldeak.

Egoera txarrean zegoen kioskoa eta horregatik erabaki du udalak hura eraistea. Lanak, ingurua egokitzeko baliatuko dituzte.



Bi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak, 31 urteko emakumea eta 44 urteko gizona, laguntzailearen iruzurra izenekoa leporatuta. Ondarearen kontrako delitua da Segurtasun Sailak azaldu duenaren arabera, eta kutxazain automatikoak erabiltzen dituzten adinekoei egiten diete.

Errenteriako Andra Mari Abesbatzak antolatzen duen Harmonia Ederrean zikloaren baitakoa da kontzertua.