2022/9

Errenteriako pala taldea, txapeldun Euskadiko Herriartekoan

Talde bakoitzak garaipen bat lortu bazuen ere, lau tantoko aldearengatik nagusitu ziren finalean errenteriarrak.

[Argazki galeria] Hibaika seigarren izan da Kontxako lehen jardunaldian

Lan bikaina burutu dute herriko neskek. Euren txandan hirugarren izan dira Hondarribitik 7 segundora, eta seigarren postuan bukatu dute.

[Galeria] Giro paregabean ospatu dira Herri Olinpiaden kanporaketak

Goizeko lehen orduan botatako euria ez da aitzakia izan. Gaurko saioko onenak hilaren 10eko finalean lehiatuko dira.

Oarsoaldeako AEK-k, ikasturte berrirako prest

Matrikulazio kanpaina abiatu berri dute lau euskaltegiek. Klaseetatik harago, txangoak, tailerrak, saio bereziak eta bestelakoak indartzeko apustua egingo dute aurten, "erabileraren oinarritutako metodologia delako gurea".

Estitxu Juanes, El Watan elkarteko kidea

[Elkarrizketa] «Erresistentzia elikatzen jarraitu behar dugu Euskal Herritik»

Laguntza inoiz baino beharrezkoagoa dutela dio oiartzuarrak, sahararren egoera «kezkagarria» baita. Harrera familien beherakadarekin kezkati dago, eta izatera animatu ditu herritarrak. «Bi edo hiru familia ditut Saharan».

[Erreportajea] Kantauriko mendikatea konkistatu du, markak hautsiz

25 egunetan 345 kilometro inguruko mendi ibilbidea egin du Oihane Retegi oiartzuar gazteak, 28 kilometroko desnibelarekin. Mugarri bat ezarri du, trabesia osorik egiten duen lehen emakumea izan baita.

kulturabirusa-uztailak-9_51302815185_o

Askotariko diziplinak fusionatuko ditu Arte Egunak egitasmoak

Hilaren 9tik 11ra arte diziplina ugariz gozatzeko aukera izango da. Kulturabirusa egitasmoak azken bi urteetan "herriko kulturgintzan utzitako arrastoari eta saretzeari segika" antolatu dute, helburu oso antzekoekin.

ILARGI ARRIZABALAGA. ABESLARIA.

[Elkarrizketa] "Nire helburua momentuaz gozatzea izango da"

Bigarrenez igoko da Arrizabalaga Kilometro Lezoren oholtza gainera. Iaz ez bezala, kontzertu akustikoa izango da aurtengoa. Bakarlari moduan hasitako bideari eusteko asmotan da: abenduan bigarren diskoa aterako du.

kuadrillategi oiartzun curriculumak

Kuadrillategin izena emateko epea, zabalik

Txangoak, egun pasak, asteburu pasak... Denetik egiteko aukera izango dute aurten Errenteria-Orereta, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako gazteek. Urriaren 7an hasiko dituzte saioak.

[Erreportajea] Irribarrez betetako egunak

Bi urteko parentesiaren ondoren, Oporrak Bakean programa berreskuratu dute. Oarso-Bidasoan hainbat haur sahararri harrera egin diete uda honetan, eguneroko gogor hartatik ihes egiteko aukera izan dute.

Aiton Bordaren jardueretarako izen ematea, asteartean zabalik

Izen emateak elkartearen egoitzan egin behar dira asteartetik ostiralera, 10:00etatik 11:30era. Jarduerak urriaren 3an hasiko dira.

IRITZI EMAILEAK. GARAZI UGALDE PIKABEA. LEZO.

Urrutiko intxaurrak

harri minak oiartzun

'Harri minak' antzezlanarekin gozatzeko aukera, igandean

Udalbiltzaren 'Geuretik sortuak' egitasmoaren barruan sortutako antzezlana taularatuko dute Josune Gorostegi eta Titika Rekaltek.

mineralen bila iraila 2022

Arditurrin mineralen bila ibiltzera gonbidatu dute

Datorren igandean parketxearen inguruko mineralak ezagutzeko txangoa antolatu dute.

Aurten esleituko dituzte Meipiko igogailua eraikitzeko lanak

Udalak aditzera eman du 2022a bukatu baino lehen esleitu nahi dituztela Lezobide eta Bordalaborda kaleak lotzeko eraikuntzaren lanak.

sare metalikoa ibaietan

Altzibarreko zubietan sare metalikoa jarri dute, hondakinik ez erortzeko

Hondakinak ibaira erortzea saihestearekin, itsasoa garbiago mantentzeari ekarpena egin nahi dio Oiartzungo Udalak.

Hainbat jarduera antolatuko ditu udalak, Mugikortasunaren Astea dela eta

Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea irailaren 16tik 22ra ospatuko dute. Udalak bat egin eta hainbat jarduera antolatu ditu.

'Emakumeak martxan' aurkeztu dute emakume elkarteek

Zazpi auzoetako elkarteek astelehenetik ostiralerako eskaintza anitza aurkeztu dute. Orotariko jarduerak eskainiko dituzte.

Sekula odola eman ez duenak Antxon izango du parada

Hileroko odol emate saioa antolatu dute hilaren 21erako, asteazkena. Odol emaile berriak gerturatzera animatu dituzte.

bazterrak txukuntzen

Iturriozko bazterrak txukunduko dituzte, auzolanean

Bazterrak Txukuntzen taldeak oiartzuarrak deitu ditu iganderako, Iturriotz auzoko txokoetako zikinkeria jasotzeko.

Gehiago