
Ager Arrietak egindako 'Kuxkuxean' irudia izango da, epaimahaiak hala erabakita, 2024ko Lezoko Udalaren egutegien irudi nagusia.

Argazki erakusketa egingo du bihar Urdaburu elkarteko kideak, 19:30ean hasita.

Azaroan herritarren kezka, behar eta desioak jasotzeko inkesta egin du Lezoko Udalak. Erantzunak herriaren kudeaketa lana hobetzeko baliatuko ditu.

Lanen bidez igerilekuetarako sarbidea hobetu nahi dute udan, baina baita bermatu, neguan instalazioak erosoagoak izango direla.

Txerri Egunaren egitaraua aurkeztu dute festaren antolatzaileek. Goizean zehar ekitaldiak egingo dituzte Madalensoron eta plazan.

Donostiako Orkestra Barrokoarekin batera ariko dira errenteriarrak Madalenaren ermitan.

Taldearen sailkapen egoera dela eta hartu du erabakia talde zornotzarrak. 19 jardunaldi jokatuta, Amorebieta sailkapeneko azken aurreko postuan da, salbaziotik 6 puntura.

Pintxo pote solidarioa, hitzaldia, kilometro solidarioen erronka, Bizitu iniziatiba eta San Silbestre lasterketarekin kolaborazioa, elkartearen hamargarren urteurrena ixteko.

Larunbatean, 12:00etan Iztietako anbulatorioan kontzentrazioa egingo dute Duintasunak deituta. Anbulatorioan ez omen dago pertsonal nahikoa.

Papineko Gazteriak eta Antxoko Topaguneak egun osoko programazioa ondu dute, elkarlanean. Txistorra eta taloak, babarrun jana, kontzertu akustikoa eta elektrotxaranga, larunbateko menua.

Etzi, igandea, euskal mitologiako kondairak musikatuko ditu, eta hilaren 24 eta 31n dianak egingo dituzte.

Datorren asteazkenean, hilak 20, ezohiko udalbatzarra egingo da Pasaiako udaletxean, 18:00etan. 8 puntuko gai zerrenda osatu dute.

Urtarrilaren 5ean 'Ez gara jaitsiko!' ikuskizuna eskainiko dute Bekoerrota kiroldegian Zortzi euroko prezioa dute sarrerek.

Krisi garaietan, etxebizitzak jabe txikientzat duen balioaz eta horien inguruan hartutako neurrien inguruan aritu ziren.

Trintxerpetarrek igandean ospatuko dute San Tomas, Ekaitza Gazte Taldeak antolatuta. 11:30etik aurrera bilduko dira Azkuene parkean.

Elkarretaratze jendetsua egingo dute bihar, 12:00etan Iztietako anbulatorioaren aurrean.

19:00etan elkartuko dira Zumardian. Dinamikak halaber, Palestinako banderak balkoi eta leihoetan jartzeko eskatu die herritarrei.

Hilaren 18an, Eguberrietako kontzertua eskainiko dute Illumbe eta Ibaiertz abesbatzek Pasai San Pedroko parrokian, 20:00etan.

Herrian Karnaba otxoteak, Donostiako Orkestra Barrokoa eta Udal Txistulari Taldea arituko dira.

Gaur zabalduko ditu ateak, Kultura Aretoan, 2023ko Euskal Liburu eta Disko Azokak. Hilaren 23ra arte bisitarien eta erosleen zain izango dira.