2023/12

odol ematea oiartzun 2023 apirila

Abenduko odol ematea, asteartean

Bibliotekan izango da odol ematea, eta hitzordua hartuko beharko da aldez aurretik.

Duintasunak kalera deitu du astelehenean

Lehen asteleheneko hitzordua bigarren astelehenera aldatu dute, zubia dela-eta.

Eki Mateorena Zozaia leitzarrak jantzi du txapela

Puntu eta erdira sailkatu da bigarren, Irantzu Idoate Funosas hazpandarra. Emaitz Murua Arzallus errenteriarra seigarren sailkatu da.

Odolki mutur preziatuenaren bila

Alabergako Arditurri elkarteak odolki pintxo lehiaketa egingo du datorren astean. Laugarren ekitaldia izango du honakoa txapelketa horrek. 

Musika, mahai-ingurua eta solasaldia Emakumeen Etxean

Hiru jarduera antolatu dituzte urtea bukatzeko. Tartean, Frankismo garaiko erreformatorioetan bizitako errepresio misoginoaz eta eskubide urraketaz ariko dira hiru emakume

Itomenean amildu aurretik

Oso larria da Iztietako anbulatorioak bizi duen egoera; dagozkion hamahiru medikuetatik bostekin baino ez da ari, eta urgentzietako zerbitzua medikurik gabe da azken hilabetean. Protestara deitu dute.

Iratzerri, energia komunitatea sortzeko bidean sendo

Lezoko taldea konbentzituta dago herrian energia komunitatea eratzeko aukerak daudela. Hori zehatz jakiteko, ordea, galdetegia zabaldu du lezoarrek erantzun dezaten.

Fermin Muguruza, zinemagilea eta musikaria

[Elkarrizketa] “Donostiaraino ailegatzen da Bidasoko oihartzuna”

Urrian estreinatu zuen ‘Bidasoa 2018-2023’ dokumentala Muguruzak, ‘Black is Beltza II: Ainhoa’-ren ibilbidea itxi berritan. Orain, «itzalaldia» hartzera doa, baina ez geldirik egoteko.

[Erreportajea] Bixi-Bixi elkartea, Saharan sahararrak laguntzeko

Elkarte sanjuandarreko hamar kidek Sahararako bidea hartu zuten iragan larunbatean hamar eguneko bisitaldia egiteko. Helburu argi batekin joan dira bertara: «Herri batekin lan egitea».

Antton Kazabon

Antton Kazabonen sormena urtabe onean da

‘Tomasen belarritakoa’ eta ‘Sekretuak eta karameluak’ liburuak atera berri ditu idazle oiartzuarrak, haurrei zuzendutakoak. Datorren urtean publikatuko direnak ere sinatuta ditu.

San Tomas festa, igandean Saldisen

10:00etan zabalduko dute Eguberrien atariko jaia. Baserritarren postuez gain, zer jan eta edan nahiz giroa izango dira.

Ikasle Gelak ordutegi zabalagoa izango du aurrerantzean

Bihartik aurrera ordutegi berria izango du aretoak. Egunean 14 orduz izango da erabilgarri.

'Bidasoa 2018-2023' filma, hilaren 22an Donibanen

Fermin Muguruzak zuzendutako dokumentalaren proiekzioa Donibaneko Juanba Berasategi aretoan izango da, 19:30ean.

Argazki inauterizaleen erakusketa antolatuko dute

Herritarren argazkiak jasoko ditu Inauterietako Batzordeak urtarrilaren 14ra arte, eta otsailean Xenpelar Etxean erakusketa egingo dute.

"Resistance climbing" pelikula proiektatuko du Urdaburuk

Eskalatzaile palestinarren egunerokotasuna azaltzen duen filma ikusteko asteartean elkartuko dira egoitzan, 19:30ean.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko partidak (2023-12-15)

Sanpedrotarraren eta Antxoren areto futboleko partidek irekiko dute kirol taldeen asteburua. Gainontzekoek, bihar eta etzi jokatuko dute.

Andramariren Eguberrien atariko kontzertua, bihar

18:30ean hasiko da emanaldia, Agustinen komentuan. Aurten, D. Buxtehude konpositorearen hainbat obra eskainiko dituzte.

areto futbola oiartzun ke

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2023-12-15)

Areto futboleko talde nagusik Oarsoaldeko derbia jokatuko du Afantxoren kontra. Futboleko gizonen taldea Zumarragan arituko da.

liburuak oiartzungo irakurketa taldea

Literatur tailerrei segida emango diete datorren urtean

Izen ematea parte hartzeko hilaren 15etik 29ra bitartean zabalduko dute

'Arakne II' bidepoklip musikala grabatuko dute igandean Gaztañoko auzo lokalean

Arakne izena duen berrikuntza soziokulturaleko programa baten parte izango da bideoklip musikal hori. Laura Vega ekintzaileak sortu du programa.

Oarso Bidasoko Hitza
Gehiago