
Barruti guztietan koalizio subiranistak jaso zituen boto gehien igandean. Kontsultatu hemen barruti guztietako emaitzak.

Maiatzaren 10etik 12ra emakumeen Euskal Herriko Itzulia lehiatuko da. Hirugarren etapa Donostian hasi eta bukatuko da, eta tropelak Oarso Bidasoko sei udalerriak zeharkatuko ditu.

Herri Eskolako familiek zirku tailerra egin zuten larunbatean Adunan. "Goiz atsegina pasa genuen, familiako harremanak landuz, euskaraz jolasean".

Ereintza Dantza Taldeak antolatuta, zortzi talde eta 350 dantzari bilduko dira Errenteria-Oreretan. 11:30ean hasiko da dantzaldia, eta herriko kaleak hartuko dituzte.

09:30ean abiatuko dira, Tiñelutik, Jaizkibelgo Iparragirre eremuko barrakoiak garbitzera.

Oarsoaldeko enplegu zerbitzuak Oarsolan izena izango du aurrerantzean, eta egoitza Lartzabal auzora lekualdatu dute.

Ohorezkoan hirugarren sailkatu ziren Tolosaldea eta Hernaniren ondotik errenteriarrak. Asteburuan jokatuko da txapelketa O Pobran (Coruña, Galizia).

Euskal Herrian Euskarazen Harrotze Astearen harira, hainbat ekitaldi jasoko ditu herriak. Lehenak ostegunean egingo dituzte.

Gau-jolasak egin zituzten larunbat gauean. Partxis jolasean oinarrituta, Tolarietako kantxan dibertsioa izan zen nagusi.

Errenteria-Oreretako auzo batean izan ezik, gainontzeko guztietan irabazi du EH Bilduk. Beraun auzoan PSE-EE izan da indar bozkatuena 180 botoengatik.

Auzolanean Ibai-Ondo Herrirantz dinamikaren barruan, bazkaria egingo dute 14:30ean. Sarrerak salgai daude Tiñelu tabernan.

Datorren hilean bizilagunekin hitzordu bakarra izango dute alkateordeek: maiatzaren 15ean.

Landetxen ikus daitezke argazkiak, hilaren 30era arte. Zahar eta gazteen arteko elkarlanetik sortu da erakusketa. Ostegunean, saio gidatua.

Oiartzungo klubeko pilotariek 36 partida jokatu dituzte asteburuan. Hamasei garaipen lortu dituzte oiartzuarrek. Ez dute finalera iristea lortu.

Lau barrutietako futbol, areto futbol eta eskubaloi taldeen asteburuko emaitza guztiak, hemen.

Hamabi puntuko gai zerrenda izango du apirileko udalbatzarrak. Ohi baino lehenago hasiko da, gero Arraguako prozesua dagoelako.

Nola halakoak izan dira herriko taldeek asteburuan lortutako emaitzak. Aipagarrienak, Munttarpeko nesken garaipena, eta Oiarso Lezoskt saskibaloi taldearena.

Asteazkeneko bilkuran Honduras izango dute hizpide Pasaian jaiotako eta Pasaiara etorritako emakumeek. Sofia Dubon eta Valentina Rojasek dinamizatuko dute saioa.

Lizaso, Rebecca eta Begoñak bina gol sartu dizkiote Nafarroako taldeari. Mutilek berdindu egin dute, eta areto futbolean, bi taldeak nagusi.

EH Bilduk berriro irabazi ditu Eusko Legebiltzarra osatzeko hauteskundeak, Duela lau urte baino alde askoz handiagoa atera dio EAJri.