2024/12

Euskarazko irakurketa sustatzeko kanpaina martxan berriro

'Liburua opari' kanpainaren bidez irakurzaletasuna eta euskarazko literaturari bultzada ematea bilatzen du udalak. Txartelak Hizkuntza Politika departamenduan eskura daitezke.

Oiartzungo Udala: "Olatu berria sortzeko unea orain da"

Euskararen eguna dela eta, adierazpen instituzionala onartu dute Oiartzungo Udaleko EH Bildu eta EAJko udal taldeek.

Errenteriako Udaletxea.

Euskararen Egunaren harira adierazpen instituzionala egin du Errenteriako Udalak

Udal ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek egin dute bat Eudel eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aldundiek egindako manifestua.

Errenteria Dantzan emanaldia ostiralean, Ereintza Dantza Taldearen eskutik

Ereintza, Azkoitia-Azpeitiako Sahatsa, eta Lesakako Taintirumairu dantza taldeak izango dira Niessen Kulturguneko oholtzan.

Indarkeria matxista

Bizitzak erdigunean jarriko dituen "hitzarmen sozial berria" galdegin du mugimendu feministak

Dozenaka herritarrek egin dute bat mugimendu feministak deitutako elkarretaratzearekin gaur arratsaldean. Enegarrenez eskatu du politika errealak ezartzeko eta autodefentsarako hautua berretsi.

Saharan izango da Bixi-bixi elkartea larunbatera arte

Bi egun daramatza Saharan Bixi-bixik, eta larunbatera arte egingo du egonaldia. Ausarteko gobernadorearekin bildu dira Oarsoaldekoak.

Giza eskubideen jardunaldiekin bat egingo du Zinema Dokumentalaren jaialdiak

Etxebizutzarako eskubidea, feminismoa, LGTBI kolektiboa, indarkeria politikoa, migrazioa eta ekologismoaren inguruan ariko dira aurten proiektatuko dituzten filmak.

indarkeria matxista
INDARKERIA MATXISTA

Aldundia: "Erreakzio kolektibo baten unea da"

Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak Ezohiko batzarra egin eta Pasaiako erailketa matxistaren "gaitzespenik handiena" adierazi du.

Sanmarkoseneko langileak eta Duintasuna eskutik, bizitza duinen alde

Sanmarkoseneko langileak greba mugagabean dira Gureakek ezarri nahi dizkien lanaldi murrizketak eta bost langileren kaleratzea ekiditeko. Duintasunaren hileko lehen asteleheneko mobilizazioarekin bat egin dute grebalariek.

'Ahots hariak' dokumentala eta solasaldia, gaur, Landetxen

Dokumentalaren proiekzioaren ondoren protagonistekin solasaldia izango da. 19:00etan izango da saioa, Landetxen.

Sanjuandarren Oroimena taldearen 2025eko egutegia, azkena

Datorren urtekoa azkena izango dela iragarri du taldeak. Hilaren 18an eskuratu ahal izango dira, goizez.

Klima-Orratzen hurrengo bilkura, hilaren 19an

Etorkizun hurbilean klima aldaketak eragingo dituen kalteei elkarlanean erantzuteko lanean jarraitzen dute sanpedrotarrek. Hurrengo bilkura irekiaren berri eman du udalak.

'Amazonia gara', arratsaldean

Giza Eskubideen Jardunaldien 10.edizioaren baitan antolatu dute antzerkia. Lekuona Fabrikan izango da.

Alabergako San Tomas Jaia, igandean

Alaberga auzoko kideak 12:00etan jarriko dira martxan elkarteko plazan. Musika, taloak, pintxoak eta zozketak jarriko dituzte herritarren eskura.

odol ematea

Odola emateko urteko azken aukera Antxon

Pasai Antxoko Odol Emaileek hilaren 18an jarri dute hurrengo hitzordua, arratsaldez.

'Teilatupean' haur eta gazteentzako bertso antzerkia, San Pedron

Hilaren 15ean egingo dute bertso antzerkia, San Pedroko Udal Aretoan. 17:30ean izango da Iraitz Lizarragaren emanaldia.

ArkaHitzak bertso saioa, ostiralean

Xenpelar Bertso Eskolak proposamen gautiarra proposatu du berriz ere asteburua hasteko, Arkaitza tabernan, lau bertsolarirekin.

Astelehenetik Eguberrietako ordutegia izango dute udal liburutegiek

Hilaren 23tik urtarrilaren 5erabitarte ordutegi berezian zabalduko dituzte ateak lau barrutietako liburutegiek.

Igandeak Dantzan-en urteko azkena

Niessen Kulturguneak jasoko du urteko azken Igandeak Dantzan saioa. 18:00etan hasiko dira jarduerarekin.

Gehiago