Arditurriko altxorrak ezagutzera, app interaktiboarekin

Arditurri Bide Berdea izeneko app-a kaleratu berri dute, Pasaiako badiatik Aiako Harriraino aurki daitezkeen interesgune eta altxorrak identifikatzeko.

Laugarren greba egunean udalarekin bildu dira etxez etxeko langileak

Pasaiako udaletxean egindako elkarretaratzearen ondoren Aintzane Taberna alkateordearekin bildu dira, haien eskaerak helarazteko.

Genozidioaren konplize ez izateko eskatu du Emakume Askeak taldeak

Performance bat egin zuen taldeak atzo Oiartzungo Carrafour supermerkatuan, Israelen eta israeldar produktuen kontrako kanpainaren barruan.

"Une zoragarri eta hunkigarriak bizitu ditugu"

Aurtengo xanistebanen gaineko balorazio "oso positiboa" egin du udalak. Joana Mendiburu alkateak oiartzuarrei eskerrak eman dizkie, "auzolanerako erakutsitako borondateagatik".

Pasaiako Etxez Etxeko langileak, tinko borrokan

Bosgarren greba eguna egingo dute bihar (asteazkena) 43 langileek, Matia-Goxara eta udalaren aldetik ez baitute "inolako erantzunik jaso".

Herritarren babesa behar dute Hibaikako gizonek

KAE 1 ligara igotzeko play-offak jokatuko dituzte datorren hilaren 30 eta 31n, Portugaleten eta Castron. Autobusa antolatzea aztertzen ari da taldea.

Israelen kontrako kanpaina abiatu du Emakume Askeak taldeak

'No thanks' aplikazioaren bidez, israeldar produktuei eta Israeli laguntza ematen dioten enpresak identifikatzen hasi dira, hauei pegatinak jarriz. Ekintza bat egingo dute gaur Oiartzungo Carrefour supermerkatuan.

Bi podium Iñigo Iglesiasentzat

Bigarren eta hirugarren postu banarekin itzuli da Herbehereetatik pilotu errenteriarra. Sailkapen orokorrean bigarren postuan jarraitzen du.

Banderarik gabeko baina puntu garrantzitsuz jositako asteburua

Liga nagusietan ez da albiste onik heldu Oarso-Bidasora, baina ETE eta KAE2n fin aritu dira San Juan eta Hibaikako emakumeak.

Ehiza postuen egoera argitzeko eskatu du Eguzkik [Irudia: Eguzki].

Ehizarako foru agindu berriaren kontrako errekurtsoa jarri du Eguzkik

Talde ekologistak lau eskaeratan oinarritutako errekurtsoa aurkeztu du, agindu berriak "kontuan hartu behar ziren inguruabar eta gertakari garrantzitsuak alde batera uzten" baitituelako haien ustez.

OKEko neskak Donosti Cup-en

Donosti Cup gertu-gertuan

Aurtengoa, 33. ekitaldia izango du txapelketak, 900 taldek hartuko dute parte.

Oiartzungo Poesia Egunak bueltan dira

Aurten irailaren 5etik 11ra izango dira Oiartzungo Poesia Egunak. Urtero bezala ibilbide poetikoa antolatu dute, herriko zein kanpoko poetekin eta irakurleekin.

AGENDA

Asteburuan Oarsoaldean zer?

Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Oarsoaldeko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.

Orientazio mapak eguneratu dituzte

Errenteriako Udalak orientaziorako hainbat hiri mapa ditu; horiek berrikusi eta eguneratu egin ditu.

Pasaiako badia eta Bristol lotuko ditu Evan Jonesek

Larunbatean 'Pasaia, Bristol and El Cristo de Bristol (1453-1600)' izeneko hitzaldia egingo da Donibaneko Kultur Aterpean, 12:30ean.

Uztaileko eta abuztuko alkateordetzak, telematikoki

Udako epealdian, lau alkateordeek telematikoki erantzungo dituzte pasaitarren kezkak eta eskaerak. Irailaren 10ean berreskuratuko da aurrez aurreko ohiko zerbitzua.

Udako ordutegia udal zerbitzu eta instalazioetan

Udako ordutegiarekin funtzionatuko dute irailera arte hainbat udal zerbitzuk eta instalaziok.

hitza

HITZA entzun daiteke

OARSO BIDASOKO HITZAren webguneetako idatzizko eduki guztiak entzuteko aukera zabaldu du euskarazko hedabideak.

Pasaiako eta Baionako portuak, bide beretik

Baionako Portu Sozietateko ordezkaritza batek Pasaiako portua bisitatu du. Bi erakundeek lankidetza estrategiko bat abiatu dute.

Aisialdiko agenda oparoa izango dute oiartzuarrek uztailean

Uda garaia denez, uztaileko ekintza gehienak kalean izango dira. Arditurri Eguna, Iturriozko festak eta antzerkia izango dira, besteak beste, herrian.

Gehiago