
Gaur Haurren eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Eguna da, eta egun horren harira, udalak zortzi jarduera ondu ditu hilaren 24tik abenduaren 17ra bitartean.

Pasaiako Udala haur eta nerabeen parte hartzea sustatzen ari da Eskubidean planaren bidez. Herriko ikastetxeetako ikasleek hainbat gai proposatu eta landu dituzte aurtengo ikasturtean.

Eskubidean planaren barruan, ekintza sorta interesgarria antolatu dute datozen asteetarako herriko DBHko ikasleek, udalarekin elkarlanean.

Lizeoko, Anuntziatako eta Karmengo Amako LH5eko ikasleek Pasaiako Udaleko Zerbitzu Sailaren pabiloia bisitatu dute aste honetan, egiten duten lana bertatik-bertara ezagutzeko.

Eskubidea planaren barruko bosgarren saio bateratua egin dute gaur herriko 100 haur eta nerabek, eta udal ordezkariek.

Pasaiako Udaleko Eskubidean planari esker, subjektu politiko dira adingabeak. Parte-hartze organoa sortu da eta martxan da, eta jaietan ikus ahalko dira fruituetako batzuk, Donibanen, Antxon eta Trintxerpen.

Adinaren araberako hiru txandatan banatu dute sanpedroetako Eskubidean lasterketa. Giro ederrean joan da goiza.

Datorren astean zerbitzu eta mantentze lanak bertatik bertara ezagutuko dituzte ikasleek. Politikariei euren kezken berri ere emango diete.

Konfinatuta dauden honetan, haur eta gazteek bizimodu osasungarriagoa izan dezaten sortu da egitasmoa, Eskubidean planaren baitan. Guztira bost erronka izango dira.

Koronabirusari aurre egiteko neurri prebentibo gisa, bihar antolatzekoak ziren I. 'Eskubidean' Jardunaldia bertan behera gelditzea erabaki du Pasaiako Udalak.

Nexgraffeko Aitor eta Nestorren gidaritzapean, teknikak ikasi eta mural bat margotu zuten gazteek San Roke kalean.

Eskubidean planaren baitan, gazteek herrirako dituzten proposamenak egiten dituzte. Horren baitan, kukaña egingo dute Donibaneko festetan. Hilaren 28an izango da, 16:30ean, Santiago plazan.

Eskubidean planaren baitan, 12 eta 16 urte bitarteko gazteei begirako binakako mahai-tenis txapelketa jasoko du gaur Antxoko Kultur Etxeak, 17:00etatik aurrera.

Kuadrillategiko gazteek antolatu dute biharko zinema saioa. Proiekzioa Juanba Berasategi aretoan izango da, 19:00etan.

Gaurtik hilaren 29ra arte, jarduera mordoa izango dira herritarren eskura. Ekintza batzuk haur eta gazteek proposatu dituzte. Besteak, aldiz, 'Eskubidean' herri proiektuak antolatu ditu.

Azaroaren 20a Haur eta Nerabeen Eskubideen aldeko Nazioarteko Eguna da. Horregatik, herriko lau barrutietan hainbat jarduera prestatu dituzte datozen asteotako.

Karmengo jaien egitarauaren baitan, haur eta nerabeen eskubideen alde egin dute korri trintxerpetar gazteek gaur eguerdian.

Udalak sustaturiko Eskubidean planari esker, herriko hiru ikastetxeetako 60 gaztek auzolanean zenbait hobekuntza egin dituzte herrian.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Pasaiako Udalak hitzarmena berritu dute gaur goizean, 2023ra arte udalerrian adingabeen parte hartzea susta dadin bermatzeko.

Azaroak 17 eta abenduak 2 bitarte, haurren eta nerabeen eskubideak aldarrikatzeko egitaraua osatu du udalak, Eskubidean herri proiektuarekin batera. Tratu onak izango dira aurtengo jardueretako ardatz.