
Garaguneko kideekin hasiko dira aurtengo karmenak, haiek botako baitute txupinazoa. Garagune aniztasun funtzionala duten herritarrei begirako eguneko arreta zerbitzu zentro bat da.

Materrek plogging izeneko jarduera egingo du larunbatean, Pasaia eta Ulia artean, 10:30etik aurrera. Parte hartzaileek 5 kilometroko ibilbide bat osatu, eta bidean aurkitzen dituzten hondakinak bilduko dituzte.

Gipuzkoako Batzar Nagusiek Ezaugarri Bereziko Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga (BICE) behin betiko onartu dute, eta bi alderdiak neurri horren alde azaldu dira.

Oarsoaldeko lau udalek trafiko astunak eskualdean sortzen dituen arazoen diagnostikoa egin dute. Orain, Gipuzkoako Foru Aldundiari aurkeztu diote egindako azterlana.

Hilaren 21ean Gipuzkoako Bakailao Pintxoen XII. Txapelketako finala jokatuko da Donibaneko Kulturgunean, 16:00etatik aurrera.

EBOH figura OHZn txertatzeak Pasaiako portuaren eta Hondarribiko aireportuaren inguruko udalerriak konpentsatuko dituela adierazi du alderdi jeltzaleak.

Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eta Pasaiako Udalak herritarrei irekitako hiru saio antolatu dituzte datozen egunetan San Pedroko Udal Aretoan.

Gipuzkoako hamargarren Herri Orientazio Ligako bigarren proba, eta Euskal Herriko Kopa Orientazioko lehenengoa jokatuko dituzte Aiako Harria Parke Naturalean.

Gipuzkoako Batel Ligako hirugarren jardunaldia jasoko du Pasaiako badiak bihar (hilak 24, larunbata). Trintxerpe-Illunbek antolatutako lehian orotara 81 ontzi txikik parte hartuko dute.

Patata Tropikala 2008an sortutako antzerki laborategia da. Iker Etxarrik eta Judith Povesek kudeatzen dute, eta igandean konpainiaren 16. obra estreinatuko dute: 'Lamiaren ispilua'.

Ekainaren 21ean egin zen Trintxer Kultur Elkarteak antolatzen duen egitasmoa. Orotara, 36 argazkilari bildu ziren Pasaian.

Aitor Esteban EAJko EBBko presidenteak lan jardunaldi bat egin zuen atzo Pasaiako portuan, eta Izaskun Goñi presidentearekin bildu zen bertan.

San Pedron jokatu zen larunbatean Gipuzkoako Batel Ligako bosgarren jardunaldia. Emaitza oso onak Oarsoaldeko ontzientzat.

Ekainaren 6tik 8ra, Espainiako Kopa jokatuko da Irunen, eta horren harira, eskubaloia haurrei gerturatuko diete ekainaren 1ean, Pasaiako hiru gunetan.

Sorginlore Gizarte Elkarteak sustatu du egitasmoa. Ikasleak erretiratuen elkartearekin harremanetan izan dira, eta argazki zaharren erakusketa bat ondu dute. Hilaren 25ean aurkeztuko dute emaitza, 11:30ean.

Edukiontzi grisera botatako hondakinen ia %74 birziklagarriak ziren. Hondakin horiek gaikako bilketarako edo garbiguneetarako prestatutako edukiontzietan utzi beharren, errefusera bota ziren.

Gipuzkoako Batel Ligako laugarren jardunaldiko estropadak jokatu ziren atzo (igandea) Pasaiako badian.

Ereintza Elkarteak eta Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak antolatutako lehiaketa Lekuona Fabrikan egingo da, 18:30etik aurrera. Gazte eta helduez osatutako 8 abesbatzek hartuko dute parte.

Bertsolari oiartzuarra Gipuzkoako Bertso Txapelketako finalerdietako saioan izango da igandean, Zarautzen.

Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen baitan, hilaren 26an, 11:00etan, itsas hondakinen bilketak egingo dira aldi berean Gipuzkoako sei udalerritan, tartean, Pasaian eta Hondarribian.