
Saneamendu proiektuaren berri emateko, udalak batzar ireki bat egin zuen asteartean barrutiko bizilagunekin. Saiora 60 lagun bertaratu ziren.

Aldundiak Gaintxurizketan behin betiko oinezkoentzako pasabidea eraikitzeko proiektuaren idazketa lizitatu du.

Proposamena 31 milioi eurokoa da, eta udal gobernuak bost ildoren baitan eraiki du: berdintasuna eta gizarte politikak; mugikortasuna eta ingurumena; etxebizitza; hirigintza eta ingurumena; eta komunitatea.

Mataderoa biziberritzeko proiektua aurkeztu du udalak, Hibaika Arraun Elkarteko eta Gurekin auzo elkarteko ordezkariekin batera. Kirol elkartea, gaztelekua eta auzotarrentzat ekipamendua izango ditu eraikinak etorkizunean.

Kontseilu honen eginkizuna udal plangintzaren inguruko informazioa jaso, eztabaidatu eta udal erabakietan parte hartzeko aholkularitza ematea da.

Bordalaborda eta San Roke kaleak batzeko zeregina du irisgarritasun azpiegiturak, eta Lezo Bidetik Bordalabordaraino (eta alderantziz) doanaren osagarri da.

Autobus publiko geltokien era bidegorriaren gaineko azalpenak eskatu dituzte auzokideek.

Pasabidearen egitura nagusia jartzeko lanengatik Gi-636 errepidea erabat moztuko dute, Lanbarren eta Gaintxurizketako biribilgunaren artean, astearte gauetik (22:00) asteazken goizaldera (06:00).

Horren ordez, pasabide goratua egingo dute, zubi antzekoa. Egitasmoa idazteko esleipena egin du ETSk, 348.500 eurokoa.

Aurrerakinaren informazio eta azalpen erakusketa barruti guztietara eramango du udalak. Herritarrek zuzenean ezagutu ahalko dute plana, parte hartze saioen bidez.

Auzoa eraiki zenetik euri urak eta ur zikinak bereizi gabe isurtzen dira badiara, eta horri irtenbidea emateko dira obrak.

Aurretik zeudenak kendu, eta hormigoizkoak jarri dituzte. Udalak zehaztu du ia 23.000 euroko inbertsioa egin duela.

Pasaiako Udalak bukatu ditu Trintxerpeko Andonaegi auzoko Igeldo kalea berrurbanizatzeko lanak, auzo osoaren birgaitze integraleko planaren barruan.

Gaztaño auzoan, eta auzotarren eskaera bati erantzunez, 7-14 zenbakiek mugatzen duten hiruki itxurako gunearen berrurbanizatzeko lanak amaitu berri direla jakinarazi du udalak.

Pasaiako Udalak bilera ireki bat egingo du hilaren 9an Bidasoa Goia eremuko hirigintza araudiaren aldaketaz hitz egiteko. Bilkura Trintxerpeko Ulia Kultura aretoan izango da, 19:00etan.

Hiru astez luzatuko dira lanak. Mugikortasun urriko pertsonei begirako hobekuntzak egingo dituzte.

Joan den igandean hasi ziren Gaintxurizketa erdibitzen duen Gi-636 errepide gainean pasarela egiteko lanak.

Euritea zenean, eskaileretatik ura sartzen zen eraikinera. Eskailera zaharrak kendu, eta iragaizte sistemarekin berriak egingo dituzte.

Udalak etxebizitza horiek esleitzeko zozketan izena eman dutenen onartuen eta ez onartuen zerrendak zabaldu ditu. Alegazioak, hilaren 24ar arte.

Altamirako biribilgunetik Renferen geltokirainoko zatian errepidea asfaltatu behar dutelako, 08:00etatik 19:00etara itxiko dute.