
Gizonen lehen taldeak bikain hasi du sasoia, jokatutako hiru partidak bere egin baitituzte. Larunbatean Hondarribia Bidasoaren kontra irabazi zuten (21-26), eta Euskal Ligako lehen postuan kokatu dira.

Iazko denboraldi historikoaren ondoren, kantxetara bueltan dira Donibane Eskubaloiako taldeak. Larrabidek hiru partida jasoko ditu larunbatean.

Errege Kopako play-offetako finalerdietako partida jokatuko dute arrosek eta zuri-gorriek, 17:00etan. Partidaren aurretik, Antxok omenaldia egingo dio Mauro Aierza jokalariari.

Euskal Ligako txapeldun izan ondoren, Lehen Maila Nazionalera igotzeko play-offa jokatuko du talde arrosak gaurtik aurrera. Taldea «gogotsu eta ilusioz» da, igoera helburu.

Arrosak Euskadiko Ligako txapeldun izan dira, eta Lehen Maila Nazionalera igotzeko fasea jokatuko dute orain.

Larrabide kiroldegiak Euskadiko Karate Txapelketa jasoko du larunbatean, egun osoz. Donibanen 22 klubetako 143 kirolari bilduko dira.

Donibane Eskubaloiako gizonen talde nagusiak garaipena lortu zuen larunbatean denboraldiko etxeko lehen partidan, Muskizen aurka (30-21).

Gaurtik igandera bitartean Meipiko jaiak egingo dira, eta ospakizunek eragina izango dute Donibaneko trafikoan.

Bihar Eusko Label eta Euskotren Ligetako bosgarren jardunaldiak jokatuko dira Pasaiako badiako uretan, eta estropadek eragina izango dute trafikoan eta aparkalekuetan.

Udalak magalak egonkortzeko lanak egingo ditu Lizeoko goiko aldeko eremuan, bi egunez. Hilaren 26an eta 27an, errepidea itxita egongo da.

Hilaren 23tik 25era bitartean, Meipi auzoko jaiak ospatuko dira, eta festek trafiko aldaketak eragingo dituzte barrutian.