
Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalek bazterkeria egoeran edota arriskuan dauden pertsonentzako Eguneko Arreta Zentroa jarri dute martxan. Zerbitzua erabilgarri dago, baina inaugurazioa udazkenean egingo dute.

Sutearen arrazoiak eta ondorioak argitzeko informazioa eskatu diete bi alkateek eskumena duten erakundeei. Biek nabarmendu dute gertakari hori "ezin dela normaltzat jo".

Ikasleak Mikel Arruti alkatearekin eta Ingurumen teknikariarekin elkartu dira, eta Agenda 2030 lantzen jarraitzeko konpromisoa berretsi dute.

Gipuzkoako Batzar Nagusiek Ezaugarri Bereziko Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga (BICE) behin betiko onartu dute, eta bi alderdiak neurri horren alde azaldu dira.

Portuaren modernizazioa, gobernantza eredu berria, herritarren bizi kalitatea eta eskumenen transferentzia aldarrikatu dituzte Aizpea Otaegik, Mikel Arrutik eta Teo Alberrok.

Errenteriako, Lezoko eta Pasaiako Udalek "positiboki" baloratu dute Ezaugarri Bereziko Ondasun Higiezinen figura arautzeko proposamena.

Asteartetik da Lezo etxebizitza eremuko udalerri tentsionatu. Alokairuzko merkatuan eragiteko tresnak izango ditu horrela udalak. Baina Mikel Arruti alkateak zehaztu du etxebizitzaren arazoaren erantzunak integrala behar duela izan.

Haurrentzako Koloreztatzeko Lezoko Mapa helduko da herriko etxeetara datozen egunetan. "Modu erraz eta interaktiboan" herriko historia eta ondarea gerturatu nahi diete etxeko txiki eta ez hain txikiei.

Pasaiako, Lezoko eta Errenteria-Oreretako alkateak PPAko Izaskun Goñirekin bildu dira, portu inguruko herrietako alkateek lehen hartu emana izateko lehendakari berriarekin. Hiru alkateek hainbat gai jarri zituzten mahai gainean, portuarekin lantzeko.

Lezo eta Donibane lotzen dituen bidegorri zatia inauguratu dute gaur. Proiektuak herritarren eskaera historiko bati erantzuten dio, eta lotura seguru eta ekologiko bat ahalbidetuko du.

Mikel Arruti alkatea eta Miren Ormazabal zinegotzia berarekin izan dira, egun berezi honetan zoriondu eta lore sorta bat oparitzeko.

Lezo Euskal Herriko Musika Eskoletako piano ikasleen arteko topaketaren egoitza bilakatu zen larunbatean. Martxotik maiatzera, 17 ekitaldi gehiagoz gozatuko dute lezoarrek.

Eremu horrek bihurgune itxi bat eta espaloi estua dituenez, herritarrentzako erosoa ez dela adierazi du alkateak. Lezoarren irisgarritasuna hobetzeko espaloia zabalduko da gune horretan.

Teknikari horrek energia trantsizioari aurre egiteko plana osatuko du, eta plan horretatik ondorioztatzen diren ekintzak abiatuko ditu.

"Emankorra" izan dela Gaintxurizketako bizilagunekin egindako bilera zehaztu du Mikel Arruti koalizio subiranistaren alkategaiak, eta hauteskundeen ondoren harremana mantentzeko konpromisoa hartu duela jakinarazi du.

Koalizioaren proposamena berretsi egin dute herriko bilkideek. "Nigan jarri duten konfiantza eskertu nahi nuke", esan du Arrutik.

Herriko EH Bilduko kideek hala erabaki dutelako izango da Mikel Arruti EH Bilduko zerrendaburua 2019ko udal hauteskundeetan.