mikel garcia

Udala eta Laurak Bat, bide beretik

Pasaiako Udalak eta Laurak Bat elkarteak lankidetza hitzarmen berri bat sinatu dute tokiko merkataritza indartzen jarraitzeko.

'Breaker' fanzinea goratuko dute maiatzaren 8tik 10era

Aurten 'Breaker' fanzinearen 40. urteurrena bete da, eta fanzine hori eta Breaker Fest heavy metal jaialdia Antxora itzuliko dira.

Etorkizuneko Gure Zumardia diseinatzen ari dira

Udalak parte hartze prozesu bat abiatu zuen antxotarren iritziak eta beharrak jasotzeko. Eremu horrek berdeagoa, irisgarriagoa eta elkarbizitza sustatzen duena izan behar duela esan dute herritarrek.

Indarbizi 17, futbol talde bat baino gehiago

Trintxerpeko lagun kuadrilla batek Indarbizi 17 futbol taldea sortu zuen iazko denboraldian. Gaixo dagoen lagun bat da taldearen iparrorratza eta haien arteko elkargune bat sortu dute.

Giro aparta Euskal Selekzioaren eta Txileren arteko partidan

Igandean puntako eskubaloi partida jaso zuen Donibaneko kiroldegiak. Harmailak lepo, ikusleek partida bikainaz gozatu zuten. Garaipena txiletarrentzat izan zen (30-31).

Aparkalekuaren Ordenantza berria aurkeztuko dute lau barrutietan

Ordenantza berria argitaratu du gaur udalak. Araudi honek herritarren egunerokoan "aldaketa nabarmena" ekarriko duela dio udalak.

Aparkaleku araudia diseinatzeko pasaitarren proposamenak jasoko dituzte

Barruti bakoitzeko egoera, behar eta aukerak aztertzeko saio irekiak egingo dituzte datozen egunetan. Ekarpenak egitera deitu du Teo Alberro alkateak.

Hurrengo alkateordetzak, bihar

Pasaiako Udalak aurrez aurreko alkateordetza zerbitzuak eskaintzen ditu hil bakoitzeko lehen eta hirugarren asteazkenetan. Lau alkateordeek bihar artatuko dituzte herritarrak, 18:00etatik 19:30era.

Bihar itzuliko dira aurrez aurreko alkateordetzak

Udako epealdiaren ondoren, herritarrak zuzenean artatuko dituzte Pasaiako lau alkateordeek, 18:00etatik 19:30era.

Udako alkateordetzak, telematikoki

Uztailean eta abuztuan telematikoki erantzungo dituzte bizilagunen kezka eta eskaerak. Aurrez aurreko zerbitzua irailean berreskuratuko da.

Hurrengo alkateordetzak, apirilaren 16an

Gaur eta apirilaren 1ean ez da alkateordetza zerbitzurik eskainiko, eta alkateordeekin aurrez aurreko arreta jasotzeko hurrengo eguna apirilaren 16a izango da.

"Inprobisazioa eta arduragabekeria" egotzi dizkio EAJk udal gobernuari aparkalekuen aferan

Alderdi jeltzaleak adierazi du Aparkalekuen Ordenantza Pasaiako Portu Aginataritzarekin adostu gabe onartu zela eta orain pasaitarrei ziurgabetasunean utzi diela.

Udaltzaingoaren baliabideak eta instalazioak hornitzeko eskatu du PSE-EEk

Pasaiako PSE-EE "keztatuta" dago Udaltzaingoaren "baliabide faltagatik", iragan astean udaltzainek beren lana "baldintza eskasetan" egiten ari zirela jakinarazi ondoren.

Xanti Esnaolak badu jada bere saria

Antxotarraren 'Laurak Bat dira' irudiak irabazi du Laurak Batek eta udalak antolatzen duten argazki lehiaketa. Irabazleak 500 euroko erosketa txartela bat jaso du, Laurak Bateko dendetan gastatzeko.

Biharko alkateordetzak, bertan behera

Biharko lanuzte orokorrak eta mobilizazioak daude deituta Gazako herriari elkartasuna adierazi eta genozidioa salatzeko. Hori dela eta, alkateordetzak astebetez atzeratuko dira.

Urriko alkateordetzak, 1ean eta 15ean

Lau alkateordeek herritarrak artatuko dituzte hilabeteko lehen eta hirugarren asteazkenetan, 18:00etatik 19:30era. Urriaren 1ean, baina, sanpedrotarren ordezkariak ezin izango ditu herritarrak jaso.

Uztaileko eta abuztuko alkateordetzak, telematikoki

Udako epealdian, lau alkateordeek telematikoki erantzungo dituzte pasaitarren kezkak eta eskaerak. Irailaren 10ean berreskuratuko da aurrez aurreko ohiko zerbitzua.

Gehiago