
Oiartzun Irratiaren 25. urteurrenaren festan izan zen desafioaren harira zozketa egin du Hitzak. Irabazlea Araitz Sagarna Larrañaga izan da.

Desafioa, musika eta bazkari jendetsua izan dira lehenengo osagaiak. Tio Teronen Semeek jarriko diote ginga.

Udan eta xanistebanetan entzuteko abesti-zerrenda osatu dute herriko 107 gaztek. 397 kanta proposatu dituzte, eta Spotify-n entzun daitezke.

Oiartzun Irratiaren 25. urteurrena dela eta, 'desafiyua' jokatuko dute datorren larunbat eguerdian. Hitzak zozketa egingo du.

Oiartzun Irratiaren seinalea lehen aldiz jaso zela mende laurden beteko da etzi. Komunitatea ehuntzen jarraitu nahi dute, hilaren 13rako festa bat antolatuta. Herritarrek irratiaren mikrofonoa zabalik dutela gogorarazi dute.

Oiartzun Irratiak 25. urtemuga ospatuko du hilaren 13an. Herri kirolen desafioa egingo dute egun horretan. Apustu egin daiteke batzuen ala besteen alde.

Egun osoko egitaraua antolatu dute uztaileko bigarren larunbaterako. Bazkarirako txartelak salgai daude irratian eta Landetxen.

Uztailaren 13an ospatuko dute Oiartzun Irratiaren 25. urteurrena, eta egun horretan bertan jokatuko dute Kopla Txapelketaren finala.

Oiartzun Irratiak aurten 24 urte betetzen dituela ospatu dute herritarrek gaur, bazkari batekin. Arratsaldean beste hainbat ekitaldi izango dira.

Hilaren 15ean izango da bazkaria, Done Eztebe plazan. San Fermin Eguna izango da txartelak eskuratzeko azkeneko eguna.

Oiartzun Irratiko saio beteranoa datorren astelehenean hasiko da. Hamalaugarren denboraldiz herriko kirolari errepasoa emango diote.

Ander Imazek Binakako Txapelketako finala jokatu behar duela eta, saio berezia egingo dute Oiartzun Irratian.

Herriko enpresa txiki eta ertainetan euskararen erabilera sustatu eta normalizatzeko asmoz sortu zuten iaz. Euskarri ezberdinen bidez hizkuntza kudeaketaren gaineko informazioa eman dute bertan.

Soinuenea eta Abaraxka udal ludotekak elkarlanean kontzertu didaktikoa antolatu dute bihar, parrokian. Izena eman behar da.

Pasa den asteburuaz geroztik irratiaren antena hondatuta dago. Hilaren 24rako konponduta egotea espero dute irratiko langileek.

Oiartzun Irratiaren 'Arguyuan' magazinaren barruan emitituko dute herriko kirol egoerari errepasoa ematen dion saioa, Joxemi Lopezek gidatuta.

Hilaren 31n itzuliko da Oiartzun Irratiko 'Arguyun' saioa. 10:30ean gozatu ahal izango da goizeko magazineaz, astelehenetik ostiralera.

Ostiralero, eguerditan, haurren ahotsa entzun ahal izango da 106.5 FM frekuentzian. Aste honetan, bertso 'txalentx'-a egingo dute.

Abaraxkak, Biyurrieneak eta Oiartzun Aurreak egun osoko egitaraua prestatu dute ostiralerako, haurrak erdigunean jarriz.

Oiartzungo Udalak 15.500 euroko diru laguntza eman du Oiartzun Irratiaren emisioa hobea izan dadin. Mahai eta antena berria dituzte, eta saioak bueltan dira.