
Euskal Herriko kluben txapelketa lortu du nagusien eta 22 urtez azpikoen mailetan, bikoteka. Gazte Mailako trinket txapelketan, Oiarpeko beste bikote bat garaile.

Pilotaren Txokoa Torneoko finalean berriz, txapela lortu zuen larunbatean EPLEko Mikel Aranguren pilotariak Senior Mailan Xabi Sancho usurbildarrarekin bikotea osatuta.

Asteburuan kanporaketen faseko dozena bat partida jokatuko dituzte Madalensoro pilotalekuan. Oiartzuar bikoteak ere badaude fase berrian.

Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekian hamar partida jokatu dituzte. Oiartzuarrek hiru partidetan jokatu zuten, eta hiruretan irabazi.

Pasa den udaran utzi zion Oiarpeko haurrei entrenatzeari. Klubaren sorreratik aritu izan da jardun horretan, eta taldearen ibilbideari errepasoa eman dio, baita bereari ere.

Finalaurrekoetako ligaxkara pasatzeko partida jokatuko dute larunbatean, Labriten. Olaizola II.a eta Urrutikoetxea izango dituzte arerio.

Malerrekako Haur Mailako Txapelketan Etxeberria eta Leonetek aurrera egin dute. Pilotaren Txokoaren Txapelketan, Ugalde eta Murgiondo kanpora.

Hamar partidu jokatu dituzte asteburuan, eta Lehen Mailako iazko finalistek jokatutakoek ikuskizuna eman dute. Lesio batek partida bat desitxuratu du.

Euskal Ligako bi partida eta Gipuzkoako Udaberri txapelketako ligaxkako beste hiru jokatuko dituzte bihar Errenteria-Oreretako Agustina Otaola Raketista Profesionala pilotalekuan. 18:10ean hasiko dira partidak, eta bost jokatuko dituzte guztira.

Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiko dozena bat partida jokatu dituzte asteburuan, eskualdeko hiru bikote protagonista izanda.

Arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Iker Urmeneta eta Antton Aranburu Mikel Goñi eta Gorka Mitxelenaren aurka arituko dira.

46. eskuzko pilota txapelketan izena emateko epea zabalik da, hilaren 31ra arte. Aurten Goiko Plazako pilotalekura itzuliko dira herri mailako pilotariak nahiz federatuak.

Eskuz binakako Zuloaga eta palako Etxeberria Memorialen finalak jokatuko dira asteburuan. Guztira lau lehia egongo dira, maila ezberdinetakoak.

46. oroitaldirako izena emateko zerrenda Txingurri tabernan dago. Hilaren 31ra arteko epean apunta daitezke interesdunak.

Larunbatean jokatu ziren Agustina Otaolan pilota txapelketako kimuen, infantilen eta kadeteen giro eta maila altuko finalak.

Goizean jokatu dituzte Axular Pala Txapelketako finalak Biteriko pilotalekuan. San Fermin Jaien atariko lehian giro bikaina izan da.

Herriartekoan palistak txapelketako finalera sailkatzen saiatuko dira bihar, eta trinketekoak, berriz, Euskal Ligako finalean nagusitzen ahaleginduko dira.

Egoitz Perezek Ekialdeko torneoa irabazi du. Errenteriako taldeak bere aldetik herri arteko Txapelketako Paleta eta Pala motzeko finalerditako joaneko partidak galdu ditu.

EPLEko Egoitz Perez eta Mikel Ayestaran pilotariak nor baino nor ariko dira gaur finalean jokatuko duten derbian, 19:00etan.

Euskal Pilota Egokituko XII. Gipuzkoako Txapelketako binakako finalak Zumaiako Aitzuri pilotalekuan izango dira, 10:00etan.