
Udalak 24 orduz zabalik egongo den aparkaleku bat egingo du bertan, eta Pontikara lekualdatuko da txapelketa datorren urtetik aurrera. Ostiralean jokatu ziren aurtengo finalak.

Pontika eta Beraungo Luis Mariano plaza nahiz Igantzi batuko dituzten igogailuen lanak bisitatu dituzte udal ordezkariek.

Oinezkoen irisgarritasuna eta konektibitatea hobetuko dituen esku hartzea 2023ko Irisgarritasun Planean jasotako ekintzen barruan kokatzen da.

Errenteriako Udalak, auzo elkarteekin elkarlanean, 'Auzo erosoa' kanpaina aurkeztu du. Udalak indarkeria matxisten prebentziorako eta sentsibilizazio kanpaina bat abiatu zuen 2022an, eta auzoetako festen errealitatera egokitu du orain.

Pontika Igantzirekin lotuko duen proiektua aurkeztu zuten atzo udalak eta bizilagunek; proiektu beraren barruan, lehen fasean, Pontika Luis Mariano plazarekin lotuko duen igogailua eraikiko dute. Bizilagunak, pozik dira.

Hamar hilabete iraungo dutela lehen faseko lanek aurreikusi dute eta 2 milioi euroko inbertsioa egingo du udalak. Ondoren, urbanizazio eta hornidura faseak helduko dira.

Pontikako aparkaleku berria martxan da eta hilaren 16tik aurrera TAO gunea zabalduko dute.

Gurekin Auzo Elkarteak antolatuta, hilaren 30etik maiatzaren 5era arte ospatuko dira Iztieta eta Ondartxoko jaiak.

Zozketa bidez esleituko dituzte plazak, eta izen ematea elektronikoki zein presentzialki egin daiteke.

Pontikan eraikitzen ari diren aparkalekura bisita egin dute gaur udal ordezkariek.

Barrakak jarriko dituztelako hainbat aparkaleku kenduko dituzte hilaren 21etik, asteartea, maiatzaren 4ra arte.

Auzotarren kezkak eta premiak jasotzen ditu udalak batzar horien bidez.

COVID-19aren eraginagatik itxi zen Pontikako erretiratuen elkartearen taberna. Horrela, erretiratuen elkarte guztietako tabernak izango dira martxan.

Hilaren 27an bukatuko da eskaintzak aurkezteko epea.

Aparkamenduaren egoera bizilagunen egunerokoan eragiten ari dela eta "jasangaitza" dela esan dute sozialistek, eta "presazko neurriak" hartzea eskatu.

Ekaina hilabete bizia izango da udal txistularientzat, bost emanaldi eskainiko baitituzte. Lehena ekainaren 2koa izango da: Alaberga auzoko bazterrak girotuko dituzte, 09:00etatik aurrera.

Apirilaren 11ra bitarte aurkeztu daitezke eskaintzak. Bi kasuetan, emakidak bi urteko iraupena izango du kontratua formalizatzen denetik hasita, eta gehienez bi urtez luzatu ahal izango da.

Bidaia antolatu dute martxoaren 17ko astebururako. 295 euro ordaindu beharko ditu bakoitzak, autobusa, hotela, bisita gidatuak eta hainbat otordu barne.

Delsa Irun SL enpresak izango du lanen ardura, eta 14 asteko epean bukatu beharko ditu obrak. Datozen egunetan 210.540 euroko kontratua sinatuko dute udalak eta enpresak.

Errenteriako Udalak lehentasunezkotzat hartu du obrak egiteko beharra, eta 400.000 euro bideratuko dira horretarako.