
Antolakuntzak jaialdiaren laugarren ekitaldiaren balorazio "positiboa" egin du, "aurreikusitako itxaropenak" bete direlako.

Eguraldiagatik "atzetik aurrerako" edizioa izan dela adierazi dute antolatzaileek. Aurtengoa agurtuta, 2028kora begira jarri dira jada.

Pasaia Itsas Festibalak herria nazioarteko itsas kulturaren topagune bilakatuko du laugarrenez. Xabier Agotek itsas ondarearen jaialdiaren errepasoa egin du.

Euskaldunek eta Kanadak duela bost mende baino gehiago ehundutako harremana berriz biziberrituko dute. 'San Juan', gainera, atrakatua egongo da San Pedron, eta bisitatu ahal izango da festibalean zehar.

AinguraOla XVI. mendeko baleontzi handiek zeramaten aingura forjatuen berregitean oinarritutako espazioa izango da, eta 'San Juan' baleontziaren aingurak eraikitzea ahalbidetuko du.

Albaolak, Euskal Itsas Museoak eta UZEI zentroak egitasmo berri bat jarri dute martxan ontzigintzarekin eta nabigazioarekin lotutako euskarazko lexikoa berreskuratzeko, finkatzeko eta herritarren eskura jartzeko.

Ostiralean 'San Juan' baleontzia uretaratuko du Albaolak, 17:00etan. Botaduraren harira, udalak hainbat gomendio eta neurri berezi helarazi dizkie herritarrei, segurtasuna bermatzeko.

Hamar urteko ontziaren lurreko eraikuntza fasea bukatu dute jada, eta azaroaren 7an uretaratuko dute baleontzia, 17:30ean.

Albaolak XVI. mendeko baleontziaren erreplika bat egin du, garaiko teknikak eta elementuak baliatuta. Kanadara joateko asmoa dute orain.

Albaolak bisita gidatuak antolatu ditu ontziaren barrualdea bisitatzeko. Bisitak urriko igande goizetan izango dira.

Frantzian izan dira jada, eta hilabete bukaera bitartean Islandian eta Mexikon ere izango dira.

Albaolak ontziaren kaskoa iragazgaitz bihurtzeko fasea hasi berri du. Fase honetan kaskoa kalapetatu eta Gaztelako brea emango diote.

XX. mendean ontziaren hondarrak aurkitu zituztenetik, ikerketa eta berreraikuntza lan handia egin da baleontzia berreskuratzeko.