
Lanak 2027ko lehen hilabeteetan hasiko dira, eta obra horiek 12 hilabeteko gehienezko epean egitekoak direnez, 2028aren hasieran ia erabat kenduta izango da 386 metroko pasabide altxatua.

Ez da zubibide osoa eraitsiko: Marealta gainean diren bi arkuak mantenduko dituzte. 7,7 milioi euroko aurrekontua dute lanek.

Gomez eta Arriola bat eginda agertu dira goizeko bileran. Altza eta Galtzaraborda arteko bidea martxan jarri eta "segidan" bota nahi dute zubi zaharra.

Sozialisten arabera haiek izan dira egitasmoari bultzada eman diotenak. "Antxotarren eskaera historikoari erantzuna eman zaio", esan dute.