Albisteak

neguko solstizioa 2014

Alkartasunak soka dantzarekin ospatuko du neguko solstizioa

Hilaren 19an dantzatuko dute Gure Zumardian. Parte hartu nahi dutenentzako entseguak antolatu dituzte.

Pasaia, portua, trafikoak

Portuko metatutako trafikoak %1,3 hazi dira azaroan, iazkoarekin alderatuta

Hazkunde positiboa izan arren, urteko progresioa eten egin da apur bat. Ibilgailuek, ongarriek eta paperaren trafikoak nabarmen egin dute gora.

San Esteban saria jokatuko dute eskualdeko igerilariek

Txapelketan 2003, 2004, 2005, 2006 eta 2007 urteetan jaiotako neska-mutiletik parte hartuko dute.

eihartze aramendia
EH Bildu

Kanpainako ekitaldi nagusia egingo du Oiartzungo EH Bilduk larunbatean

Independentziarako eman nahi den pausoa irudikatzeko bakoitzak etxetik zapatak eramateko eskatu dute.

eihartze aramendia

Sexu erasoei "ez" esan diete

Elkarretaratzea egin zuten atzo Errenteria-Oreretan, Donostian eraso egin zioten herritarrari babesa adierazteko

Koxme Lizaso bertsolaria omenduko dute

Koxme Lizaso bertsolari zenari omenaldia egingo diote larunbat honetan (hilak 12). Omenaldia udaletxeko areto nagusian izango da, 17:30ean hasita.

eihartze aramendia

Oreretako Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu du gaurko azken sexu erasoa salatzeko

Oreretako Mugimendu Feministak 19:00etan egingo du elkarretaratzea Niessen merkatalgunearen sarreran.

Indarkeria matxista amaitu

Aho batez gaitzetsi du Errenteriako Udalak asteburuan izandako sexu erasoa

Errenteria-Oreretakoa da emakumea eta horren harira adierazpen instituzionala egin du udalak.

An?arbe da bisitarako aukeratu duten guneetako bat.

Ondare naturala hurbiletik ezagutzeko aukera udalaren eskutik

Añarbeko erreserba eremua, Aizpitarteko haitzuloetako aztarnak, Lau haizeta parkea eta Txoritokietan egiten ari diren indusketa lanetara bisita gidatuak antolatu ditu udalak udari begira.

txupinazoa, ssanferminak

[Argazki galeria] Pasaia Kirol Elkartea San Fermin Eguneko protagonista

Gaurko egitarauan, besteak beste, Saltseroak, jotak, haur danborrada eta herri kirolak.

olatz mitxelena
Koldo Mitxelena plazak hartuko du txupinazo txikia.

Oihal magikoa prestatzera deitu dituzte haurrak

Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearen egoitzan bilduko dira 16:30etik 18:30era, familia eta lagun giroan apanketa lanak egiteko.

Habian proiektuaren aurkezpena iaz.

Onura Komunaren Ekonomiaren gainean arituko dira Torrekuan

Onura Komunaren Ekonomia zer den, enpresetan nola txertatu daitekeen, eta esperientzia errealak ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Jose Krutz Sarasola Mitxelena zendu da gaur.

Jose Krutz Sarasola zendu da

Arlo politikoan zein sozio kulturalean konpromiso handikoa izan zen Sarasola. Landare elkartearen bazkide sortzailea izan zen, besteak beste.

madalenaren basilika liburua

Madalenaren basilika, inoiz baino irekiago

Madalenaren basilika zer den zehazten duen liburua argitaratu du Errenteria-Oreretako eraikina balioan jartzeko lanean ari den elkarteak

Esklerosi anizkoitza dutenak laguntzeko bustiko dira Fanderian

Busti zaitez esklerosi anizkoitza duten pertsonak laguntzeko kanpainarekin bat egin du Errenteriako Udalak, eta horrenbestez, igandean, Fanderiako igerilekuan igerian arituko dira iniziatibarekin bat egin nahi dutenek.

sanferminak, topagunea

Dena prest da, iritsi da eguna

Gaur arratsaldean hasiko dira Antxoko sanferminak.

olatz mitxelena
Ruiz, Karrikiri, Collar eta Oiarbide.

Madalenetako egitaraua aurkeztu dute

Andra Mari Abesbatza izango da aurten omendua, eta beraiek piztuko dute jaiei hasiera emango dien suzia.

Sanchez, Garcia Camino, Korta eta Ane Sanchez, Juneren ahizpa.

Idoia Garcia Caminok irabazi du I. June Sanchez Tolaretxipi Beka

Meduloblastomaren gainean ikertuko du Garcia Caminok. Haurrengan nerbio sistema sortzen den tumorea da.

Gehiago