Haurtzaro Ikastolako ikasleek ikastetxean hasi eta bukatu den kalejira egin dute, herria girotzeko. Dantzan bukatu dute goiza.
Azken kartutxoak erre dituzte ihoteek. Goizean Elizaldek karroxa atera du, eta pertsonaiek kirola egin dute, agurra prestatzeko.
Urteko astebururik magikoena hasi berri da Oiartzunen. Intxixu, basandere eta sorginek bere legea ezarri dute jendez lepo zegoen plazan.
Kuestazioa bezala, Oiartzungo zortzi auzoetara iritsiko da ihoteetan zerbitzu berezia emateko. gainera, aparkalekua jarriko dute Elizalde ikastetxean.
Udalak eta herriko eragileek elikatutako otsaileko agendaren berri eman dute. Askotariko ekitaldiek osatuko dute egitaraua.
Urteko lehen festa nagusiak ospatuko dituzte hurrengo asteburuan. Egitarauaren berri eman dute; osagaiak urterokoak izango dira.
Familian jolasteko proposamen baten berri eman dute: Xabier Lizarragak egindako 'Oiartzungo ihotik: suzko akerra' ihes-gelarena.
Bi ikastaro antolatu dituzte. Lehena, zakuak egiten ikastekoa, hilaren 20an izango da. Dantza ikastaroa izango da bigarrena, hilaren 27an.
Hilaren 23ra arte eman daiteke izena auzoko 'kuestaziyua'-n parte hartzeko. Hurrengo egunean egingo dute ardurak banatzeko bilera.
Ihoteetako bazkarian izena emateko aukera dago Karrikan. Ugaldetxo auzokoan txartel guztiak ziztu bizian agortu dira.