
Ilara luzeak eragin ditu kamioi baten istripuak Gi636 errepidearen 8 kilometroan, Gaintxurizketako biribilgunean.

Erakusketak, hitzaldiak, eta zineforumarekin jantzi dituzte giza eskubideen aldeko jardunaldiak, eta herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera, eta garrantzitsua dena, giza eskubideen bermatzaile aktibo izatera.

Ostiraletik igandera San Pedrok jaialdi historikoaren 34. edizioa ospatuko du. Larunbatean 13:00etatik aurrera 1994ko arraunlariak oroituko dituzte, Aita Manuel Egunean.

Gaur arratsaldean 18:00etan Irungo muga kolapsatzeko deia egin dute, autoak modu geldoan mugiaraziz. Oiartzungo ordainlekutik hasiko da mobilizazioa.

Presoaren Euskal Herriratzea eskatuko dute abenduaren 29an, espetxeratzearen hamargarren urteurrenean. Korrikalariek 6,5 kilometroko ibilbidea egingo dute.

Helmugara 25 heldu ziren, tartean Oarso Bidasoko bakarra: Daniel Angel Ebang Obiang Bikie errenteriarra.

Espainiako Gorteerako hauteskundeetan kongresurako bildu diren botoetan PSE-EE izan da garaile Errenteria-Oreretan. Alderdi sozialistak 5.235 boto eskuratu ditu (%26,27).

Oiartzungo Udalak batzarra egingo du hilaren 18an, herriko gazteekin. 2020ko aurrekontua azalduko diete, eta haientzako partidan erabakitzeko aukera izango dute.

Leibarrek ordu eta laurdenean egin du Behobia-Donostia. Freirek, berriz, ordu eta erdi pasatxo bat behar izan hogei kilometroak betetzeko.

Eguraldi makurrari aurre eginez, Antxorik ere milaka korrikalariek kolore berezia eman zioten igandeari. Zaleak ondoan izan zituzten.

4 eta 14 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa da. Marrazkiak aurkezteko epea hilaren 11tik 27ra artekoa izango da. Sariak abenduaren 19an banatuko dituzte.

Gipuzkoako helduen egoitzetako gatazka gizarteratu nahi du LAB sindikatuak, eta horren harira batzar irekia antolatu du hilaren 12an, 19:00etan Reina aretoan.

Datorren ostegunean bilduko da, orain arteko jardueraren balorazioa egiteko: erroten bisita, Arizmendi-Enea, webgunea...

Tolare jatetxean elkartuko dira mende erdia ospatzeko. Azaroa bukatu baino lehenago 50 euroko diru sarrera egin beharko da.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak ikus daitezke ondoko koadroan. Denetik izan da lau barrutietako taldeek lortutako emaitzetan.

Horietako lehenengo igogailuak, Beraun kalea eta Jesus Guridi kaleko 11 zenbakia lotuko ditu, eta bigarrenak, berriz, Jesus Guridi eta Julian Lavilla kaleak.

Obraren egile Idurre Eskisabelek hainbat pasarte irakurriko ditu Ainara Lasarekin batera, asteazkenean 19:00etatik aurrera Antxoko liburutegian.

Egungo egoera aztertuko dute, eta hori guztia, autolaguntza elkarte baten eskutik egingo dute: Ekintza Bibe Bizi Berria.