ugaldetxo sanmigelak

Ugaldetxoko festak 'gotti betti' etorriko dira

Hurrengo asteburuan ospatuko dituzte Ugaldetxoko 'sanmigelak'. Aurten, gainera, goitibeheren ohitura bueltatuko da Txipitoko maldara.

nikolas urdanpilleta

Auzoari emana, auzoak eman

Nikolas Urdanpilleta gurutzetarrak omenaldia jaso du, auzoari egindako ekarpenagatik. Batez ere, antzerkian gailendu da, eta auzoko festei erreferentzialtasun hori eman zioten.

[Galeria] 'Marea biziak' heldu dira, gelditzeko asmoarekin

Marea bizien lehen tantek zipriztindu dute Errenteria-Orereta. Atlantikaldia hasi da, eta ez nolanahi; Nøgen taldeak kultur topagune eta musika jaialdirako espresuki sortutako Marean kantaren doinuekin hasi da, eta ez dute Donostiarrek inor epel utzi.

Sareak ez dezala pilota gelditu

Zuzenean ikusteko aukera izango da asteburuan, izan ere, igandean Mahaiko Teniseko Kluben Euskadiko Kopa jokatuko da bigarrenez Galtzaraborda kiroldegian.

[Galeria] Ikasleak ere sortzaile izan dira Atlantikaldiaren hasierako ekitaldietan

Asisko Urmenetak sortutakoekin eskola bikoteak egin eta ikasturtean zehar erraldoi txiki pareak sortu beharko dituzte, elkarlanean. Hasi da igandera arte iraungo duen Atlantikaldia.

onintza ostolaza

Onintza Ostolazak eskerrak eman ditu jasotako babesagatik

Auzitegi Nazionalarekin akordioak "beti injustuak" direla esan du, baina gatazkaren zauriak betiko itxi behar direla eta geratzen diren 248 euskal presoak atera.

San Pedro txikiek emango diote amaiera udari

Udaren bukaera, une tristea izan ohi da. Herrikideekin ospatzen bukatzen bada ordea, kolpea ez da hain latza. Asteburuan San Pedro txikiak ospatuko dituzte, eta egitarau zabala antolatu dute.

Dantzak bi herrialde elkartuko ditu igandean

Eskoziako eta Euskal Herriko dantza tradizionalak ikuskizun berezi batean bildu dituzte, Atlantikaldiaren harira. Ereintza Dantza Taldeko kideek hartu dute parte proiektuan.

katerin artola

Katerin Artolak, aurresku txapelketan, bitik bi

Ordiziako Euskal Jaietan egin dute, bigarren aldiz, Gipuzkoar erako aurresku txapelketa bateratuta. Zarauzkoan ere nagusitu da.

Plaza goraino beteko duten kontzertuak

Hiru gauez jarraian Itsasargi Nagusiak eguneko kontzertu jendetsuenak hartuko ditu. Oreka TX, The Skatalites eta Nathy Pelusok, estilo ezberdin bezain deigarriak ekarriko dituzte.

Santakrutzetako erretiratuen bazkarirako txartelak salgai daude

Bazkaria hilaren 14an da, Santakrutz Egunean. Bazkariaren prezioa 10 eurokoa da, eta Aiton Bordan jarri dute apuntatzeko zerrenda.

joskintza

Integrazioa eta ahalduntzea, jostorratzarekin lotuta

'Josiz jabetu' ikastaroa emango dute, urritik abendura bitartean, Emakumeen Etxean. Tytti Thusberg diseinatzaileak eta Aran Erasunek parte hartuko dute.

PARQUE ACTUAL DE VÍAS DE ESTACIONAMIENTO

Antxoko Tren Geltoki Berriaren Plataformak batzarra egingo du hilaren 14an

Herri batzar informatiboa izango da eta Antxoko Kultur Etxean egingo dute. Geltokiak libre utzi ditzakeen espazioen berri emango diote herritarrei.

udala harri beltza

Harri Beltza elkarteak eta udalak hitzarmena berritu dute

Datozen lau urteetarako berritu dute hitzarmena, Harri Beltza elkarteak hiesaren kontra sentsibilizazio kanpainak egiten jarrai dezan.

Victor Hugo Etxea

Jorge Oteizaren lana ezagutzeko bisita gidatuak asteartero

Victor Hugo Etxeko 'Jorge Oteiza Marrazkiak, Estanpak Hitzak (eta Eskulturak)' erakusketa hilaren 29an bukatuko da. Ordura arte bisita gidatuak egingo dituzte, asteartero.

gobernua

Pasaiako alkateordeek herritarrak hartuko dituzte

Barrutietako lau alkateordeek nork bere barrutiko bizilagunak hartuko ditu leku eta data zehatzetan.

Ostiralean piztuko du txupina Beraunek

Ostiralean piztuko dute txupina Beraunen Guadalupeko Amaren omenez egiten dituzten festak hasteko.

txinalka

Beste urte batez, Txinalkak oihala irekiko du

Aurtengo ikasturterako matrikulatze epea irekita dago, hilaren 13ra arte. 18 urtetik gorakoentzako izango da, eta Tessa Andonegi izango da irakaslea.

enrike abril

Larruzko paletako, errebote eta bote luzeko txapelketak hasiko dira

Ostegunean Errenteria-Oreretan jokatuko dute partida bat, etxeko moduan, eta ostiralean Madalensoron beste hiru jokatuko dituzte.

Lan prekarietatearen kontrako elkarretaratzea, bihar

Gehiengo sindikalak deitu duen elkarretaratzea 11:30ean hasiko da, Ipintza poligonoaren sarreran. Ostiralean hil zen langilea oroituko dute.

Gehiago