Urdiango kantaiarekin egingo dio harrera udako solstizioari Iraultzak

Iraultza Dantza taldeak dantzan eta kantuan egingo dio harrera udako solstizioari. Garai batean, arbasoek egiten zuten modua aukeratu du horretarako aurten ere, Urdiaingo Kantaia.

Abesti eta guzti dator Atlantikaldia

Marea biziak leloa izango du aurten Errenteriako Udalak antolatzen duen Kultur Topagune eta Musika Jaialdiak, eta seigarren aldia irailaren 19tik 22ra ospatuko da.

[Galeria] Traineruak aurkeztu ditu Hibaikak

Hibaika Arraun Elkarteak denboraldi berrian uretan arituko diren taldeak aurkeztu zituen atzo. Zumardia aukeratu zuen aurkezpena egiteko arraun elkarteak.

Duintasuna kozinatzen jarrai dezaten

6.000 euroko txekea eman dio EHIGEK Zaporeak elkarteari Lesbosen kozinatzen eta janaria banatzen jarrai dezan. Diru hori 'Makina bat taupada' jaiko otorduekin eskuratu dute.

Greba hasi dute Papresako langileek

Aurretik mobilizazioak egin dituzte, bi orduko kontzentrazioak enpresa aurrean baina enpresak erakutsi duen "itxikeriaren" aurrean grebara ateratzea erabaki du enpresa batzordeak.

Sorkuntzak kalea hartuko du

Arte eszenikoek kalea hartuko dute hilabete honetatik irailera bitartean, eta herriko hainbat txoko agertoki bihurtuko dira antzokiak atzean utzita. Hala jakinarazi dute gaur Ion Collar Kultura zinegotziak, Iker Tolosa Kultura teknikariak eta Miren Alkala Eztenako kideak.

Donostiako hilketaren harira atxilotutako gizona aske uzteko agindu du epaileak

Datozen orduetan, epaileak auto judizial bat igorriko du, Udaltzaingoaren esanetan.

altzibarko festak 2019

Altzibarko festak San Juan Sua itzali ondoren etorriko dira

Igandean sua piztuko dute Beko Soron. Datorren ostegunean, berriz, iritsiko dira sanpedroak, eta igandera arte ekitaldi sorta txukuna prestatu dute.

oiartzungo eskualdeko nekazaritza bulegoa

Oiartzungo Eskualdeko Nekazaritza Bulegoa Hernanira mugitu du

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Hernanin izango du egoitza berria. Datorren astean hasiko dira bertan zerbitzua ematen.

Su Ta Gar, Seguridad Social eta Anari arituko dira madalenetan

Aurtengo jaietan Su Ta Gar, la Basu, Nerabe, Oihan Vega, Seguridad Social, Roba Estesa eta Anari arituko dira Zumardiko zein Linoko oholtza gainean jaiak girotzen.

eskuzko pasaka oiartzun

Eskuzko Pasakako VIII. txapelketan izena eman daiteke, hil bukaera arte

Beste urte batez, Txost pilota elkarteak eskuzko pasaka txapelketa antolatu du, maila guztietarako. Hilaren 26an itxiko dute izena emateko epea.

Erresistentzia mugimenduei begirada Jakue Paskualekin

Jakue Pascual Lizarraga soziologoak Movimientos de resistencia, años 80 en Euskal Herria, otsailean Txalaparta argitaletxearekin argitaratutako liburua aurkeztuko du.

2019rako lanpostuen zerrenda eta plantilla aurrera

Udal langileen ordezkariak plenoan izan dira lanpostuen "balorizazioari" hel diezaiotela eskatzeko.

Patxikun gune naturala defendatu du Eguzkik

Talde ekologistaren arabera, hiri guneetan eremu berdeak izatea ingurumen, osasun, kultura eta gizarte alorretan onuragarri dira.

Bihartik, Zamalbide-Bentak auzoko San Isidro Jaiak

Zamalbide-Bentak auzoko jaiak bihar (asteazkena) hasi eta igandean bukatuko dira. Haur, gazte eta helduentzako ekitaldiak antolatu ditu auzo elkarteak.

Lezoko EAJ: "Gure jarduna gobernu onean oinarrituko dugu"

Lezoko EAJ, hauteskunde programan jasotakoak herritarrei jakinarazten ari da. Udala herritarrei hurbilduko diela agindu dute, gobernu onean oinarrituz.

UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Junkal Mintegiaren hautagaitzak Arnaldo Otegiren babesa jaso du

EH Bilduren buruzagitza Pasaian elkartu zen atzo, Trintxerpen

UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Markel Olano San Pedron izan da, Pasaiako badiaren biziberritzeaz hitz egiteko

Ondartxoko pasealekua eta lonjako lanak bisitatu ditu EAJren Ahaldun Nagusirako hautagaiak Nahikari Otermin alkategaiarekin batera

UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

PSE-EEren kanpaina ekitaldiak Trintxerpen eta Antxon

Hauteskunde kanpaina barrutiz-barruti ari dira egiten sozialistak

Gehiago