
Errenteria-Oreretako manifestazioa handia izango zela aurreikus zitekeen, baina are handiagoa izan da; greba orokorrari babesa erakutsi diote hamarnaka eta hamarnaka herritarrek. Anitza, askotarikoa eta denaren gainetik lan, pentsio eta bizitza duinen aldeko konpromisoaren erakuslea izan da manifestazioa, elkartasuna eta elkarlanaren adierazle, hamarnaka eta hamarnaka lagunek bat egin dutelako.

Herria gelditu dute Oiartzungo grebalariek. Herria goitik behera itxita egon da, eta lantegietan ere jarraipen handia izan du grebak: %70ak egin du.

Goizeko argazkia gutxi aldatu da Antxon, komertzio gehienek itxita jarraitzen dute eta herritarrek bigarren aldiz hartu dituzte barrutiko kaleak, duintasunaren defentsa egiteko.

Hamarnaka lagun elkartu dira Lezoko plazan, eta zutabe bat osatuta abiatu dira Errenteria-Oreretara, manifestazioa elikatzera.

Errenteria-Oreretan ere mobilizazio jendetsuak egin dituzte goizean; handiena, gaur arratsaldeko manifestazioa izango da, 18:00etan abiatuko da Herriko Plazatik.

Informazio piketeak industriaguneetatik herrietara joan dira. Grebaren eragina nabaritzen hasi da.

Oarso Bidasoko lehen deialdia 06:00etan egin dute, Mamuten. Herrietan hasi dira informazio piketeak euren zereginarekin.

Zazpi hilabete igaro ondoren, etxera sartu ahal izan dira jabeak. Adierazi dutenaren arabera, etxebizitzak ez ditu "aparteko kalterik".

Topaketa, agerraldia eta bazkaria egingo du Antiju Morikek, Oiartzungo Feministen Asanbladan desegin baino lehen.

Lasterketaren hazkundeak ez du etenik, 90 minututan agortu baitziren dortsalak. Guztira 350 korrikalarik parte hartuko dute 14 kilometroko ibilbidean.

Hilaren 18an izango da ikusgai Antxoko Kultur Etxean 'Gazte harrigarria' eta beti bezala, euskaraz.

Lesakako Beti Gazte sokatira taldeko hamahiru kirolariak izango dira saioan. Tartean izango dira Udane Loidi eta Udane Arbelaitz oiartzuarrak.

Mozioa erregistratu du gaiaz hurrengo udalbatzarrean hitz egiteko.

Mikel Perez eta Maria Granado dira partaideak. Atzo eman zuten ETB2ko telebista saioaren lehen atala, eta bertan aurkeztu zituzten lehiakideak.

HITZAk, HITZAkide batentzat bi sarrera ditu zozketan. Sarrerak HITZAren egoitzan jaso beharko dira.

Terraza egiteko 20 metro koadroko edukiontzia erosteko prozedura abiatu du Pasaiako Udalak. Guztira 32.000 euroko aurrekontua izango du lizitazioak.

Langabetuek matrikula doan izango dute eta gurasoek %50 ordainduko dute; bestelako hobariak ere badira.

Antiju Murik talde feministak bidea bukatutzat eman du, hemendik aurrera Oiartzungo Feministen Asanblada gisa funtzionatuko du.

Haur Mailako eta 22 urtez azpiko kategorietako pilotariek beren partidak irabazi dituzte Goizuetan. Oihan Etxeberria ezin izan da pasa.