
Duela hemeretzi urte heldu zen Pablo Carral galiziarra Errenteriara maitasunagatik. Ordutik bizi da bertan. Bidean, euskaldun oso, Zintzilik Irratiko kide, eta Gaztañoko bizilagun aktibo bihurtu da.

Zumardiak hartuko du hilaren 18an, ostiralarekin, 16:30etik 20:00etara. COVID-19aren pandemia dela eta, osasun publikoaren prebentziorako neurri bereziak hartuko dituzte, guztientzat jarduera ziurra izan dadin.

2020/2021 ikasturtean ere, Oiartzungo Udalak bekak emango ditu euskaltegi homologatuetan euskara ikasten ari direnei.

Pasaiako EH Bilduk udalerriko utzikeria salatu du eta instituzioei eskatu die herria euren politiken erdigunean jartzeko. Alderdia auzo elkartearekin eta herriko gazteekin bideak irekitzen ahaleginduko da.

Nazioarteko eskolak 2017 irailean hasi zuen bidea hiru ikasleekin; haste honetan graduatuko dira eurak eta sei berri hasiko dira ontzigintza tradizionalaren ogibidea ikasten.

Lanak, Arkitektura edo Hirigintzari buruzkoak izan beharko dute, eta proiektua, ikerketa lana, eta memoria euskaraz burutuko dira.

Hamabost egoiliar positibo dira une honetan, eta egoitza bereko lau langile ere kutsatu dira.

Pasaiako Jabetze Eskolan izena emateko epea zabalik da, hilaren 25a arte. Aurtengo eskaintzak ez ditu COVID-19ak eragindako erronkak bazter utzi.

Osasun agintariek ezarritako neurri guztiak zorrotz beteta eta beste erakunde eta federazioetatik helarazitakoak errespetatuta hasiko du denboraldia Errenteria Atletismo Taldeak, kirolari guztien osasuna bermatzeko.

Atzemandako hamalau positiboen artetik sei egoiliar lekualdatu dituztela jakinarazi du udalak, arreta berezituagoa jasotzeko.

Kutxa Ekoguneak antolatutako lehiaketan parte har daiteke hilaren 25a arte. Hiru ederrenek jasoko dute saria.

Datorren astelehenean (hilak 21) herriko liburutegietan udazkeneko ordutegia ezarriko da. Horrez gain, COVID-19aren beharrei egokitzeko neurriak ere hartuko dira.

Talaiako garbigunea ordubete gehiagoz egongo da irekita.

Adinekoen egoitzako egoiliar bat hil da azken orduetan eta COVID-19an positibo izan diren 17 egoiliar daude; Cristobal Gamon ikastetxean berriz, lau gelako ikasleak daude konfinatuta, bost positibo atzemanda.

Pasa den ikasturtean bertan behera geratu ziren ikastaroengatik konpentsaziorako eskaera egin daiteke urriaren 1a arte.

Maialen Irastorza oiartzuarrak Maixala marka sortu du. Diseinuko poltsa eta motxilak egiten ditu eskuz. Modaren alorrean egonkortzen ari da.

Hilaren 26an goizeko 11tan izango da finala.

Txosteko pilotariak dituen Gipuzkoako taldeak Senpereko taldea garaitu du. Asteburuan hasiko da errebote txapelketa.

Lezon ez da positiborik izan azken orduetan txostenaren informazioaren arabera.

Ate irekiak hilaren 28tik urriaren 1era arte izango dira, Trintxerpeko eta Donibaneko zentroetan. Ikastaroak urriaren 5ean hasiko dira.