Inskribatu gabeko merkatariei deia, hirugarren bonu kanpainara batzeko

Udalak hirugarren aldiz egingo du bonu kanpaina, eta izen emateko dei berezia egin dute oraindik inskribatu ez diren merkatariei.

Galtzaraberri ibai presa ere eraitsiko du Aldundiak.

Oiartzun ibaian kokatutako hiru presa eraisteko proiektua txalotu du Eguzkik

Ergoien auzoko Aiendola, Txabola eta Olaetxe presak dira aldundiak eraitsiko dituenak; «lotura ekologikoa hobetzeko» burutuko duela Diputazioak esku hartzea erantsi du talde ekologistak.

jaizkibelgo_itsasertza

Gizon bat erreskatatu dute Jaizkibel mendian

Ondoeza sentitu zuela-eta 48 urteko gizon bat helikopteroan erreskatatu zuten atzo arratsaldean larrialdi zerbitzuek.

74 kilogramo marihuana eta 30 kilogramo haxix atzeman ditu Ertzaintzak.

Ertzaintzak 25 urteko bi gizon atxilotu ditu Pasaian

74 kilo marihuana eta 30 kilo haxix aurkitu ditu Ertzaintzak poliziaren kontrol batetik ihes egin zuten bi autoetako batean; hirugarren pertsona baten bila ari dira oraindik.

Animalien eskubideen aldeko AIA taldeak bultzatutako erakusketa.

Iturriotzen egongo da aste honetan animalien sufrimenduari buruzko erakusketa

Uztaila bukaeran erakusketa suntsitu zutela salatu zuen Aska Itzank Animaliyak (AIA) taldeak; kontzientziatzeko helburuari jarraituz, auzoz auzo eramango dutela adierazi dute.

Hodei Lujanbio

Hodei Lujanbiok 21. postuan bukatu du Espainiako txapelketa

Navartrail Kopako txapela jantzi ondotik, Nafarroako selekzioarekin batera Espainiako Trail Running txapelketan lehiatu da Oiartzunen egokitutako goizuetarra.

Banderarik eskuratu gabe igaro dira azken asteburua [Irudia: Hibaika]

Garaipenik eskuratu gabe igaro dira azken arraun hitzorduak

Lau bandera izan dituzte jokoan Hibaikak, Trintxerpe-Illunbek eta San Juan-Koxtapek azken asteburuan; COVID-19 kasuak medio San Pedrok ezin izan du lehiaketan parte hartu.

San Juan-Koxtapeko emakumeen eskifaia arraunean [Irudia: Daninosa]

Etxeko bandera lortzeko lehiatuko da Trintxerpe-Illunbe bihar

Koronabirus kasuak direla-eta San Pedrok ezingo du arraun egin asteburuan; lau bandera izango dituzte jokoan Oarsoaldeko traineruek.

BTT

Aiako Harrian eta Lau Haizeta parkean bizikleta «arduraz» erabiltzera deitu du udalak

BTT kirol jardueraren gorakadaren ondorioz bizikleta horien «zirkulazioa nabarmen handitu dela» adierazi du udalak, baita «erabilera okerrak eta arau urraketak» ere.

Langabeentzako doako lau ikastaro berri datorren ikasturtean

Prestakuntza ikastaro berriak aurkeztu ditu Oarsoaldeko garapen agentziak. Matrikulazioa doakoa da eta irekita dago izen emateko aukera.

Jose Garcia zendu da, Sanpedrotarra Arraun Elkarteko lehen bazkidea

Klubaren sortzaileetako bat izandako Jose Garcia Castiñeira larunbatean zendu zen. Presidente izandakoaren familiari dolumin mezuak helarazi dizkiote.

Pasaiako futbol taldeen asteburuko emaitzak (2021-09-20)

11 dira joan den asteburuan lehia izan duten talde pasaitarrak. Hamaikako futbol talde gehienek partida irabazi dute, eta Antxo AF-k bina berdindu.

Alabergan arituko dira txistulariak igandean

Jose Luis Ansorena zenaren bi zortziko hautatu dituzte dianarako.

Minbiziaren kontrako borroka, Lezoko plazan

Asgicer elkarteak diru bilketa egin du herrian, minbiziagatik gaixo daudenei eta haien senideei laguntza emateko. Udalak harrera egin die.

oiartzun ke

Oiartzungo taldeen asteburuko partidak (2021-09-17)

Asteburuan hainbat talde bueltatuko dira lehiaketara, tartean areto futboleko bi taldeak eta Oiartzungo Saskilagunak. Denak lehian arituko dira.

Arabiera eskolak Eguzki elkartearen eskutik

Aniztasun Kulturaleko Eguzki elkarteak, udalaren babesarekin eta hizkuntza topagunearekin bat eginez, arabiar ikastaroak eskainiko ditu aurten ere.

Gazte Topagune Sozialistaren aurkezpena egingo dute ostiralean

Altsasun egingo dute topagunea eta hurrengo ostiralean aurkeztuko dute GKS eta Ikasle Abertzaleak antolakundeek Pleno Aretoan.

Altzibarko aparkaleku berriko eta Olaldeko biribilguneko lanak astelehenean hasiko dira

Bi hilabetez iraungo dute Altzibarren 110 aparkaleku plaza egiteko lanek, nahiz Olalde eremuan trafiko segurtasuna hobetzeko egitasmoak.

Iazko ikastaroaren artxiboko irudia.

Hitanoa ikasteko edota hobetzeko ikastaro praktikoa egingo dute urriaren 19tik

Sei saiotan banatuta, azaroaren 25era arte luzatuko da ikastaroa; hika hitz egiten hastea, hobetzea edota ohitura hartzea dira helburuak.

HITZAren Kontxako porraren zozketak baditu irabazleak

Yolanda Burguillo Granado errenteriarra eta Beñat Garcia Sagarzazu antxotarra izan dira HITZAren Kontxako porrako zozketaren irabazleak.

Gehiago