2022/2

Lezoko Udalaren zorra hutsean geldituko da martxoan

Gobernu taldearen buruek adierazi dute 2015ean udalak zuen 2,9 milioi euroko zorra zeroan geldituko dela datorren hilabetean.

Haur, gazte eta adinekoentzako gune bana izango ditu Sarriegi plazak

Obrak bukatutakoan, haur jolasentzako gunea, kirol anitzeko pista eta elkargune bio-osasungarria izango ditu plazak.

Gipuzkoako VI. Orientazio Liga herrikoia Trintxerpen abiatuko da

Chema Mediavillak sorturiko mapa hartuko da oinarri, probaren zati handiena hiri-eremuan gauzatuko delarik. Ostegunera arte inskriba daiteke.

Etxean istripua izan duen pertsona bat leihotik atera behar izan dute

Ezbehar arina izan du errenteriar batek etxean. Baina hura eskaileretatik jaisteko izan diren arazoen ondorioz, suhiltzaileen laguntza behar izan da.

'Lodifobia gorpuzten' ikastaroan izena eman daiteke

Maddi Gutierrez eta Leire Murgialdayk eskainiko dute Jabekuntza Eskolaren baitako ikastaroa. Hilaren 14ra arte eman ahal izango da izena.

Hilaren 25a eta 28a, greba egunak Osakidetzan

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta Osakidetzako zuzendaritzaren "immobilismoa" salatuko dute sindikatuek bi egunetan.

kontxa murgia

Kontxa Murgia Egaña omenduko dute asteburuan

Ostiralean, euskara eta galizierazko poemak errezitatutako dituzte, musikaren laguntzarekin. Larunbatean Murgia zena omenduko dute, haren jaiotetxean.

Euriak ezin izan ditu pentsiodunak geldiarazi

Pentsiodunek argi utzi dute borrokan jarraituko dutela "gure pentsioak eta belaunaldi berrienak bermatu arte". Larunbatean Bilbon antolatu den mobilizazioetan egongo dira, eta horretarako autobusak antolatu dituzte Gipuzkoatik.

Mikel del Val

Bederatzi domina etxera, Batel Ligako laugarren jardunaldian

Hibaika, San Pedro eta San Juanen artean 25 batel uretaratu dituzte. Sailkapen orokorrean, ia podium guztietan daude Oarsoaldekoak.

Udala Arramendi 3, 5 eta 7ko bizilagunekin bildu da

Udala babes ofizialeko etxebizitzetako bizilagunekin bildu da alokairu babestuen hurbileko etorkizunaren inguruko kezkez mintzatzeko. Apirilaren 16an bukatzen da Eusko Jaurlaritzak Jaureguizar enpresarekin duela 15 urte sinatutako hitzarmena.

Mikel del Val

Tiratzaile lezoarren emaitza bikaina Eskolarteko Ligan

Gipuzkoako Eskolarteko Ligako bigarren jardunaldian bost domina irabazi dituzte Lezoko kirolariek, tartean urrezko bat.

ibilgailuak

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Gaineko Zergak gaurtik ordaindu daitezke

Gaur hasi, eta apirilaren 4a arte, biak barne, ordaindu ahal izango dira zergak.

Mikel del Val

Kalebuelta eta kontzertuek herriko kaleak girotuko dituzte

Herri Arte Eskolako kideek kalebueltak eta kontzertuak antolatu dituzte otsailean eta martxoan kale presentzia handitu, herria girotu eta ikasleei ikasketa testuinguru bat eskaintzeko.

Mikel del Val

'Txomin aurrera bolie' liburua aurkeztuko dute ostiralean Gaztañon

Jokin Urain idazleak bere azken liburua aurkeztuko du ostiralean Gaztañoko lokalean, 19:00etan.

Mikel del Val

Palenciak Berpiztu programako laguntzak nabarmendu ditu

Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailetik jasotako diru laguntzak udalerriko garapen ekonomikoa sustatzeko "berebizikoak" izango direla eutsi du sozialisten bozeramileak.

Mikel del Val
oiarpe

Oiarperen asteburuko partiden emaitzak (2022-02-14)

Hamalau partida jokatu dituzte asteburuan, txapelketetako lehenengo fasetakoak, eta horietako bederatzietan oiartzuarrak nagusitu dira.

OzZinemak 'El poder del perro' filma proiektatuko du bihar

Oscar sarietan faborito nagusienetakoa den film batekin dator OzZinema. Jonny Greenwood musikariari eskainitako zikloko bigarren pelikula da honakoa, eta bihar ikusi ahal izango da Niessenen, 19:30ean.

Mikel del Val
Errenteriako Udaletxea.

Lankidetza proiektuak diruz laguntzeko eskabideak aurkeztu daitezke

Garapen bidean dauden herrialdeetarako lankidetza proiektuak diruz laguntzeko eskaerak zabalik daude. Otsailaren 25a da eskaerak aurkezteko azken eguna.

Mikel del Val
ura eta estolderiaren tasa oiartzun 2022

Ura eta estolderiaren tasa ordaintzeko epea hasiko da bihar

Otsailaren 15etik apirilaren 19ra bitartekoa izango da tasa hori ordaintzeko epea. Helbideratuta dutenei martxoaren 15ean kobratuko diete.

Gehiago