
IX. OrriBakaR Literatur Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egin zuten ostiral iluntzean Andreone Udal Liburutegian.

Euskarazko eta gaztelaniazko sari nagusiak Rosario Alza Eneterreagak eta Paloma Ruiz del Portal Muñozek irabazi dituzte.

Pandemiaren eraginik gabeko Txerri Egunak erantzun zabala izan du herritarren partetik eta baserritar jantzi ugari ikusi dira Madalensoron eta Elizalde ikastetxean.

Egokitzapenak izan direla eta ez murrizketak Beraungo anbulatorioan hartutako neurriak esan zuen Gotzone Sagardui Osasun sailburuak eta antolatzaileek ez dute bat egin adierazpen horiekin. Osasun politikak salatzeko irten dira oreretarrak.

Negoziazio mahaia urtarrilaren 16an egingo da berriro, Errenteriako alkatearen ordezkaritzarekin. Jauregizarrek ordura arte dauka erosketak egingo dituen ala ez erabakitzeko.

Iruñeko oholtzara igoko diren zortzi bertsolariak Elorsoro kiroldegian arituko dira, Etxerat-ek gonbidatuta. Sarrerak salgai daude.

Oiartzungo elizan bataiatuta egon eta Elizatik atera nahi dutenei deia egin diete. Presentzialki edo online egin daiteke.

Herriko sei sortzailek euren produktuak izango dituzte salgai Pop Up dendan beste urte batez, «herritarrengandik hurbilago» egoteko asmoz. Madalen kalean irekiko dute, astelehenean.

Beraun kaleko 5. zenbakian saneamendua hobetzeko lanak hasi berri dituzte. Hiru fasetan banatuko dute eremua berrurbanizatzeko proiektua.

Herrirako garrantzitsuak diren proiektu asko alde batera utzi dituztela salatu dute sozialistek. "Ez gara izango herritarren beharrei bizkarra ematen dien alkate baten konplize, proiekturik gabekoa eta auzoak gutxiesten dituena".

Hilaren 21tik urtarrilaren 5era bitarte itxiko dituzte, klimatizagailua aldatzeko egingo dituzten lanengatik.

Asteburuan hiru norgehiagoka jokatuko dituzte Bekoerrota kiroldegian. Munttarpekoek desplazamendu bikoitza egingo dute Bergarara.

Antonio Garcia du izena gizonak, eta Kaputxinos auzo inguruan galdu da. Zerbait jakinez gero, familiak eskatu du beraiekin harremanetan jartzea.

Oarsoaldeko Eskola Kirola egitasmoaren abenduaren 17ko ordutegiak eskuragarri daude. Horiek HITZAren webgunetik deskarga daitezke.

Doan jaso ahalko dira Eneritz Baldak egindako 'Gabonetako plaza' argazkia azalean duten egutegiak. Lezoko beste hamabi txoko daude barruan.

II. Berdintasun Plana jendaurrean jarri du udalak, alderdi guztien babesarekin. Lau lan ildo zehaztu dituzte datozen urteotarako, eta horiei buruz aritu da Malen Aldalur Berdintasun teknikaria.

Donostiako futbol zelaietan hiru partida jokatuko dituzte Oiartzungo taldeek. Karla Lekuona futbol zelaian hiru partida izango dira.

Igandean dute hitzordua, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Leire Esnal, Eneko Sagarmendi eta Mikel Vega lehiatuko dira.

Igeriketa lehiaketa dela eta, eguerdira arte itxita egongo da igerilekua. Jaioberrientzako ikastaroek bere horretan jarraituko dute.