
Herritarrekin batera herriaren diagnostiko bat egiteko hainbat saio egingo dituzte, "hauteskunde programan txertatzeko proiektu eta beharrak identifikatzeko" asmoz. Bihar egingo dute lehen saio irekia.

UCI World Tourreko proba apirilaren 3etik 8ra lehiatuko dute. Villabona-Amasan bukatuko da etapa Errenteria-Oreretan hasiko den etapa.

Eguberriak ospatzeko jarduera eta emanaldiak barrutiz barruti eskainiko ditu udalak hilaren 26tik 28ra bitarte.

Euskal Ligan jokaturiko 11 partidetatik bakarra galdu dute arrosek; gainontzeko guztiak, aldearekin gainera, irabazi dituzte. Kategoriako buru dira, eta Euskal Kopako final-laurdenetara sailkatu dira.

Errenkoalde, Lezokoak, Itturri eta Laurak Bat elkarteekin egindako gehigarri berezia irakur ezazu.

Ziklo banaketa zerbitzuak sustraiak errotu ditu Bidasoan, eta lanketa horretan ari da Errenterian ere. Irunen Badoa-k ematen du zerbitzua, eta Errenterian urtarrilean hasiko dira lanean. Lehenik, merkatarien beharrak identifikatu dituzte herrian.

Orereta Ikastolako irakasle izan zen, eta Oiartzungo herri mugimenduko hainbat saltsatan ibilitakoa zen, tartean Oiartzun-Karaez taldean.

Iruñean jokatuko den Bertsolaritza Txapelketa Nagusiko finalean izango da, lehen aldiz, oiartzuarra. Nola, gainera: hiru saioak irabazita eta puntu gehien pilatuta. Txapelketari errepasoa eman dio.

Itturri merkataritza elkarteak duela hilabete batzuk jarri zuen martxan ENARA zerbitzua, erosketak etxeraino eramateko. Orain arteko balantzea ona da, eta zabaltzen jarraitu nahi dute.

Emeki Emakume Elkartea, Hondarribiko emakumeentzako erreferente da herrian. Urte osoan zehar emakumeak ahalduntzeko, ikusarazteko eta plazaratzeko lan egiten dute.

Abenduak 9ko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria Oiartzungo termetarako sarrera bikoitza da.

Allerruren talde nagusiek bakarrik izan dute ligako jardunaldia asteburu honetan. Gizonen talde nagusiak bakarrik gehitu du punturen bat.

Gurekin Auzo Elkarteak antolatu du jaia. Taloak, pintxoak, txorimaloak, musika eta dantza izango dira Diputazio plazan.

Euskaraz idatzitako liburuak erosteko %20eko deskontua jasoko dute herritarrek. Txartelak Merkatuzarren eskuratu beharko dira.

Oiarpekoek hamabost partida jokatuko dituzte gaur eta igande artean. Atzo beste hiru partida jokatu zituzten, horietako bi irabaziz.

Garapen Agentziak 0 eta 16 urte arteko haur eta umeentzako euskarazko produktu andana zerrendatu eta jaso ditu.

Touring, Beti Ona, Kafe Orereta eta Ereintza klubetako talde nagusien asteburuko partiden informazioa, hemen.

Jai egunen dantzagatik, asteburuan soilik futboleko taldeek izango dute jardunaldia. Saskibaloian, eskubaloian eta areto futbolean, jai.

Gizonen futbol taldeek atzo jokatu zituzten partidak. Areto futbolekoek zein emakumeen talde nagusiak atseden hartuko dute.

Hilaren 30era bitarte egin daitezke eskaerak. Interesa dutenek jatetxe publikoaren erabilera eta interpretazio zentroaren eraikinak hartzen duen ingurumen ekipamenduaren kudeaketa uztartu beharko dituzte.