San Tomaseko egitarauak, barrutiz barruti

Gogotsu daude pasaitarrak. San Pedro eta Antxon larunbatean ospatuko dute San Tomas, eta igandean Donibane nahiz Trintxerpen.

Durango txikia gaur zabalduko dute, Kultura Aretoan

Lezoko Euskal Liburu eta Disko Azoka hilaren 23ra arte izango da irekita, goizez eta arratsaldez. Euskal sortzaileen azken berritasunak jasoko ditu topaguneak, tartean Lezoko egileenak daudelarik.

Ekialdebuseko hainbat lineatan aldaketak egingo dituzte

Aldaketak maiztasunean, eta ordutegietan izango dira, besteak beste. Datorren asteazkenean, hilak 21, sartuko dira indarrean.

oiartzungo plenoa

Urteko azkeneko plenoak 11 puntu izango ditu

Datorren urtean kultura ekitaldiak egiteko diru-laguntzak banatzeko oinarriak finkatuko dituzte. Gainera, Oinherriko kide izatea aztertuko dute.

4.500 metro koadroko biltegi bat eraikiko dute Lezoko kaian

Portuak Manuel Camara enpresari 30.000 m2-ko partzela bat esleitu dio, 30 urtez ustiatzeko. Eraikina, gehienez, 20 hilabetean bukatuko dute.

ibaia ez da toki bat

21 Aulki eta ate irekiak, Ehuntzeren eskaintza

Beheko Plazako espazioak antolatzen dituen urteroko ekitaldietako bi datorren astean izango dira. Nagore Legarretaren lana zein hiru oiartzuarren Artebiografiak ezagutzeko aukera egongo da.

ASTEKARIKO ELKARRIZKETA. Miren Azkarate Badiola. Kazetaria eta idazlea.

[Elkarrizketa] “Etxe barruan bizitza bat genuen, kanpoan beste bat”

‘Ikusezinak. Erbesteratuen haurrak’ (Gara-Baigorri argitaletxea) egiten hustu da Oiartzunen bizi den donostiarra. Haren, nahiz beste milaka haur maletadunen historia denborak ezaba ez dezan sortu du kazetaritza eta literatura uztartzen dituen lana.

ASTEKARIKO ELKARRIZKETA. Iker Murillo. Dantzari profesionala.

[Elkarrizketa] “Zorte hutsa da lagunez inguratuta oholtzei agur esatea”

Agertokiei agur esango diete Murillok eta haren bidelagun Vitali Safronkinek ‘Hegalak’ birarekin. Asebete da eginiko ibilbidearekin, eta deskantsatu nahiz «beste modu batera bizitzeko» gogoz dago.

Kiroldegietako langileek borrokari eutsiko diote

Serviocio S.L enpresari eta udalari negoziaketak aktibatzeko exijitu diete. "Irmoki" adierazi dute udalak erantzukizuna duela gatazka honetan. "Udaletxearen azpikontratatutako langileak garenez, gure lan baldintzen erantzule ere egiten dugu".

"Iztietako anbulatorioko gainkargak ekintza sendo eta berehalakoak behar ditu"

Beraungo anbulatorioko murrizketekin nazkatuta, manifestazioa egingo dute berriro herritarrek. Larunbatean jarri dute hitzordua, eguerdian.

john steinbeck saguak eta gizonak

Steinbecken 'Saguak eta gizonak', asteartean hizpide

Irakurketa Taldeak urteko azkeneko juntadizoa egingo du hilaren 20an. Urtarrilerako 'Lazunak azkazaletan' irakurriko dute.

Zinema Ttikian, 'Tom eta Jerry' eta 'Tipularen sehaska kanta'

Larunbatean, Gezala Auditoriumak Lezoko Zinema Ttikiaren saio bikoitza jasoko du. Animazio filma eta dokumentala dira proposamenak.

Bi gazte atxilotu dituzte Antxoko lokal batean lapurtzeagatik

26 eta 30 urteko bi gizon atxilotu ditu Ertzaintzak Pasai Antxon, bertako establezimendu bateko kutxa erregistratzailea lapurtzea leporatuta.

Emakumeak musikaren industrian, gaur, Gezalako solasaldian

Zazpi emakume musikariren testigantza entzun ahal izango da gaur, 19:00etan hasita, Lezoko aretoan.

olentzero mari domingi

"Herritik mugitu gabe herritarrei aisialdiaz gozatzeko", hamaika ekitaldi eta ekintza

Eguberriak behar bezala ospatzeko adin tarte guztientzako ekintza eta ekitaldiak antolatu dituzte urtarrilaren 7ra bitarte: musika, dantza, antzerkia, tailerrak...

Eguberrietako atariko kontzertua eskainiko du Andra Mari abesbatzak ostiralean

Conductus Ensemble musika elkartekoekin batera ariko dira abesbatzako kideak, G. F. Telemann eta A. Vivaldiren obrak interpretatuko dituzte.

Maria Magdalenaren Lagunak taldeak bi kontzertu antolatu ditu astebururako

Larunbatean Lasarte-Oriako Cero Sette akordeoi orkestrak saioa eskainiko du; igandean berriz, Dizkizka eta Irungo IGA abesbatzen txanda helduko da.

Proisak datorren uda baino lehen izango du estalkia

252.330 euroko aurrekontuarekin esleitu berri ditu lanak udalak. Obrak datorren uda baino lehen bukatuko dituztela aurreikusi dute.

Urdaburu ingurua ezagutzeko txangoa antolatu du Fanderiako Errotak

Susperregiko jatetxeko aparkalekutik abiatuko dira partaideak. Bidean, Urdaburu mendiaren itzulian dauden basoak eta urmaelak ezagutuko dituzte.

Kirolaren Galarako gonbidapenak eskura daitezke jada

Udaleko Kiroletako Azpisailak Galtzarabordako Kiroldegiaren 2. solairuan dituen bulegoetan jaso beharko dira gonbidapenak, ostiralera baino lehen.

Gehiago