
Eva Mena muralistak Bakearen Lankidetzarako Batzarrarekin elkarlanean Palestinak bizi duen egoera salatu eta euskal herritarren elkartasuna aldarrikatzen duen murala ondu du.

Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak bigarrenez jo du Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren atea, Iztietako anbulatorioaz hitz egiteko presazko bilera eskatzeko.

Material ortopedikoa eta ortoprotesikoa jasotzeko banku bat sortzeko helburuz, elkarlana hasi zuten joan den azaroan ANDADE Espainiako Estatuko Anputatuen Elkarteak eta Errenteriako sozialisten elkargoak.

Martxoaren bukaeran amaitzea aurreikusi du udalak. 49.000 euroko inbertsioa egin du zoladura lehengoratzeko.

Aro olinpiko berria hasiko da, bihar: Biyurrieneak antolatu dituen olinpiaden lehen jardunaldia izango da. ‘Baga, Biga, Liga’-k hilean behin girotuko du herria.

Bost lezoarren ekimenetik sortutako elkartea da, Saharako herriari elkartasuna helarazteko helburuarekin. Bihar aurkeztuko dute taldea Kultur Aretoan, 11:30ean. Tertulia moduko bat ondu dute.

2017an utzi zuen kirol profesionala Mikel Odriozola Dominguezek (Errenteria, 1973), bi hamarkadaz goi mailako kirolean aritu ostean. Kirol profesionala utzi bazuen ere, ez da gehiegi aldendu.

Oarsoaldea Garapen Agentziak plataforma berri bat aurkeztu du, interkonektatutako aktiboen sare batean oinarritzen dena. Helburu bikoitza du: "eskualdean trebakuntza indartzea eta jarduera ekonomiko espezializatuaren sorrera sustatzea".

Lekuona Fabrikan izango da, 09:00etatik 14:00etara, eta 2023. urteko Talaia Feminista dosierra landu eta itxiko dute bilkuran.

Baimenean jarritako mugak ez dira nahikoak Eguzkiren iritziz, pertsonen osasuna bermatu eta naturaren kontserbazio egoera ona babesteko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eraso matxista salatu eta berdintasunaren aldeko aldarrikapena egin du. Bat egin du gaurko elkarretaratzearekin eta dei egin die herritarrei bertan parte hartzera.

Larunbatean txokolatearekin eskulanak egiteko tailerra antolatu dute. Ostegunean bukatuko da izena emateko epea.

Xenpelar Etxean izango da asteartean, hilaren 27an, 19:00etan.

Gaur Antxon, etzi Trintxerpen, 28an San Pedron eta martxoaren 1ean Donibanen izango dira batzordeak. Txikiren bakarrizketa, 29an Antxon.

Bihar (asteartea) izango da entrenamendu irekia, Bekoerrotan (19:00). Munttarpeko Gazte Mailako neskek ere parte hartuko dute.

Urteko bigarren emanaldia egingo dute larunbatean Juanba Berasategi aretoan. Sarrerak erreserbatu beharko dira aurretik.

Urtarrilaren 9tik izan da indarrean plana. AZTIk eta Euskalmetek emandako datuetan oinarritu da Jaurlaritza erabakia hartzeko.

Gaurtik apirilaren 8ra arte ordaindu daiteke zerga hori.

Bederatzi partida jokatu dituzte Madalensoron: Lehen Mailako bat; Bigarren Mailako beste bi eta Hirugarren Mailako dozena erdia.