2024/3

27 etxebizitza sozial eraikitzeko partzela laga dio udalak Eusko Jaurlaritzari

Esnabiden kokatuta dago eta 1.381 metro koadro ditu partzelak. Hitzarmena sinatuta, alokairuzko 27 etxebizitza sozial eraikiko ditu Eusko Jaurlaritzak bertan.

Martxoak 8

Antxon eta Trintxerpen mobilizatuko dira bihar pasaitarrak

Emakume Langileen Nazioarteko Egunean bi barrutietako kale eta plazak aldarrikapenez betetzera deitu du Pasaiako Mugimendu Feministak.

Matxoak 8

Koldobike Gezala Txapelketaren finalerdiak, gaur

Pikabea-Dorronsoro eta Lobete-Lozano partidetatik aterako dira bi finalistak. Finalak larunbatean jokatuko dituzte.

Oiarperen 20. urtemugaren ospakizuneko partiden berri eman dute

Hilaren 22an jokatuko dituzte partidak, Madalensoron. Haurren partidak eta nagusienak antolatu ditu Oiartzungo klubak.

Barne Parkea du Lezok

Ludotekaren egoitza libre denean haurrekin familia planak egiteko aukera zabaldu du Lezoko Udalak, Barne Parkearekin.

konposta oiartzun

Herritarren konpostagailuak ikuskatzen hasiko da udala, zalantzak argitzeko

Ahalik eta hondakin gutxien sortu eta sortutakoa birziklatzeko gomendioak emango dituela adierazi du udalak. Oiartzunen 545 familiek konpostatzen dute organikoa.

"E15a gizarte mobilizazioaren garaipena da"

Batzar Nagusietako Diputatuen kontseiluak asteartean egindako bilkuran Ekialdebusen aldatutako proiektua bertan behera uztea onartu du.

gazte olinpiadak baga biga liga

Gazte olinpiadek mendiko bidea hartuko dute larunbatean

Biyurrienearen Baga, Biga, Ligako bigarren jardunaldia hilaren 9an izango da. Mendi-jolasak izango dira eguneko jarduera, baina ez bakarra.

Martxoak 8

[Erreportajea] Ahalduntzen jarraitzeko, adinik ez

Pasaiako Jabetze Eskolaren hamargarren urteurrena ospatu berri dute lau barrutietako emakumeek. Arrakasta handiz jarraitzen du egitasmoak. Aurten, 250 emakume baino gehiago ari dira.

Sanpedrotarra Arraun Elkarteak eta Mater-ek indarrak batu dituzte

Lankidetza hitzarmena sinatu berri dute bi aldeek, "beren kirol eta dibulgazio jarduerak zabaltzeko hainbat ekimen bultzatzeko" asmoz.

hauteskundeak

Hautesle erroldaren zerrendak ikusgai daude

Hilaren 11ra arte kontsulta daitezke zerrendak, erreklamazioak egin ahal izateko.

Lizeoan gora eta behera ibiliko da Herbehereetako ikasle talde bat

Bihar 20 ikasle eta 2 irakasle helduko dira gurera, Pasaia-Lezo Lizeoa ikastolak Herbehereetako ikastetxe batekin duen eskola trukearen ondorioz. Astebeteko egonaldia egingo dute.

Bertsopentsiotan, Julian Albistur laugarren

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak antolatutako bertso jarrien lehiaketan ohorezko postua lortu du Xenpelar Bertso Eskolako kideak.

Itsastarrak Mendi Taldearen irteera, martxoaren 8aren harira

Iganderako irteera berezia antolatu dute, bazkari eta guzti. Arano-Arriurdingain ibilbidea egingo dute, 8,5 kilometrokoa.

udalekuak

Mugaldeko udaleku ibiltaria antolatu dute estreinakoz; Oiartzundik aterako da

DBH 2 eta 3ko gaztetxoentzako mugaldeko udaleku ibiltaria uztailaren 15etik 20ra ibiliko da, Oiartzun, Bortziriak eta Urruña artean.

Arabako Biraren hamahirugarrena antolatu du Urdaburuk

San Zadorniletik abiatuta Villafria de San Zadornil, Santa Ana gailurra, Puron ibaiaren haitzartea eta Ribera herrixka igarota, Lalastran bukatuko dute etapa.

pasaia udal kiroldegia

500 oiartzuarrek baliatu dute KirolTxartela Mugiment beste udalerrietan

Iazko otsailean sartu zen Oiartzungo Udala sarean, eta ordutik hilero 40 bat lagun joan dira beste kiroldegietara.

Korrika

Harro Herri Eguna egingo dute familiek larunbatean

Korrika Batzordeak antolatu du eguna, eta atzerritik herrira etorritako familiak eta bertakoak batuko dira haren bueltan.

Martxoak 8

Morez jantzi dute ArkaHitzak zikloa

Xenpelar Bertso Eskolak Zirika Neska Gazte taldearekin elkarlanean ondu du bertso saioa, eta more kolorez jantzi.

Korrika

Muxikoek ere, 23 Korrikari keinu

Igandean dantzatuko dituzte muxikoak eta 23 Korrikari keinu egiteko, Korrikaren petoekin azaltzeko eskatu dute antolatzaileek.

Gehiago