
'Liburua opari' kanpainaren bidez irakurzaletasuna eta euskarazko literaturari bultzada ematea bilatzen du udalak. Txartelak Hizkuntza Politika departamenduan eskura daitezke.

Euskararen eguna dela eta, adierazpen instituzionala onartu dute Oiartzungo Udaleko EH Bildu eta EAJko udal taldeek.

Udal ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek egin dute bat Eudel eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aldundiek egindako manifestua.

Ereintza, Azkoitia-Azpeitiako Sahatsa, eta Lesakako Taintirumairu dantza taldeak izango dira Niessen Kulturguneko oholtzan.

Dozenaka herritarrek egin dute bat mugimendu feministak deitutako elkarretaratzearekin gaur arratsaldean. Enegarrenez eskatu du politika errealak ezartzeko eta autodefentsarako hautua berretsi.

Bi egun daramatza Saharan Bixi-bixik, eta larunbatera arte egingo du egonaldia. Ausarteko gobernadorearekin bildu dira Oarsoaldekoak.

Etxebizutzarako eskubidea, feminismoa, LGTBI kolektiboa, indarkeria politikoa, migrazioa eta ekologismoaren inguruan ariko dira aurten proiektatuko dituzten filmak.

Atzo Antxon egin zen elkarretaratzean izan ziren lezoarrak, tartean Lezoko Udaleko ordezkaritza zela.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak Ezohiko batzarra egin eta Pasaiako erailketa matxistaren "gaitzespenik handiena" adierazi du.

Sanmarkoseneko langileak greba mugagabean dira Gureakek ezarri nahi dizkien lanaldi murrizketak eta bost langileren kaleratzea ekiditeko. Duintasunaren hileko lehen asteleheneko mobilizazioarekin bat egin dute grebalariek.

Dokumentalaren proiekzioaren ondoren protagonistekin solasaldia izango da. 19:00etan izango da saioa, Landetxen.

Datorren urtekoa azkena izango dela iragarri du taldeak. Hilaren 18an eskuratu ahal izango dira, goizez.

Etorkizun hurbilean klima aldaketak eragingo dituen kalteei elkarlanean erantzuteko lanean jarraitzen dute sanpedrotarrek. Hurrengo bilkura irekiaren berri eman du udalak.

Giza Eskubideen Jardunaldien 10.edizioaren baitan antolatu dute antzerkia. Lekuona Fabrikan izango da.

Alaberga auzoko kideak 12:00etan jarriko dira martxan elkarteko plazan. Musika, taloak, pintxoak eta zozketak jarriko dituzte herritarren eskura.

Pasai Antxoko Odol Emaileek hilaren 18an jarri dute hurrengo hitzordua, arratsaldez.

Hilaren 15ean egingo dute bertso antzerkia, San Pedroko Udal Aretoan. 17:30ean izango da Iraitz Lizarragaren emanaldia.

Xenpelar Bertso Eskolak proposamen gautiarra proposatu du berriz ere asteburua hasteko, Arkaitza tabernan, lau bertsolarirekin.

Hilaren 23tik urtarrilaren 5erabitarte ordutegi berezian zabalduko dituzte ateak lau barrutietako liburutegiek.

Niessen Kulturguneak jasoko du urteko azken Igandeak Dantzan saioa. 18:00etan hasiko dira jarduerarekin.