2025/2

Iritsi da automobil klasiko zaleen egun handia

Don Bosco Ibilaldiaren hamabosgarren edizioa egiten ari dira eta goizean autoak ikustera gerturatu dira zaleak ikastetxera. Bigarren geldialdia Irunen egingo dute, 14:10ean.

Paco Rabanne, «Trintxerpeko ume» hura

Urtarrilean Francisco Rabaneda Cuervo fundazioa aurkeztu zuten Pasaian, Trintxerpen. Fundazioak diseinatzailearen lanari eta ibilbideari balioa ematea du helburu, eta, horretarako, hainbat ekinbide abiarazi ditu.

Urko Iridoy Alzelai / Gipuzkoako Hitza

Etxe turistikoak mugatzeko prozesua abiatu du Oiartzungo Udalak

Turismoaren gaur egungo joera eta ohiturak zein diren ikusita, udalak "aurre hartu" nahi izan dio egoerari.

Futbol zelai berriko obrak amaituta, berriz ere lehiara

Oiartzun Kirol Elkarteko nesken lehen taldearen partidak inauguratuko du zelaia, Athletic taldearen aurka den norgehiagokan, 11:15ean.

Zendutako garraiolariaren heriotza salatu dute

Asteazkenean 48 urteko garraiolari bat hil zen Pasaiako portuan kamioia kargatzen ari zela, bihotzekoak jota. LAB, ESK, STEILAS, Hiru eta EHNE sindikatuek langile horren heriotza salatu dute gaur.

Bihar hasiko da Girizia elkartearen Euskal Herriko pala txapelketa

Gizonen partidekin hasiko da pala txapelketa irekiaren 41. edizioa, bihar. Emakumeen partidak apirilaren erdi aldean hasiko dira.

Asteburuko oiartzuarren partidak; zer, non eta noiz?

Gaurtik hilaren 14ra hainbat partida jokatuko dituzte Oiartzun KE-k, Txostek eta Oiarpek.

Moda pasarela bilakatuko da Agustinak Zentroa

Irungo Mendibil Formazio Zentroko Jantzigintza eta Modako ikasleek kapsula bilduma aurkeztuko dute bertan, hilaren 20an.

Mikel Johan Gogortza. Midtjyllandeko jokalaria

«Oso berezia da niretzat Realaren kontra jokatzea»

Gogortza Realaren arerio izango da Europa Ligako final hamaseirenetako kanporaketan. 18 urteko gaztea Danimarkan jaio zen, baina familia Errenteria-Oreretakoa da.

Hama tailerra, Familian Jolasean programaren barruan

Hilaren 22an, larunbatarekin, egingo dute tailerra Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan, 16:30etik 18:30era.

Kultur sektorearen bultzadarako pizgarri fiskalen berri emango dute

Hilaren 19an topaketa egingo dute Agustinak Zentroan. Aldundiko ordezkariek argibideak emango dizkiete kultur sektoreko eragileei.

'Iktus kodea' hitzaldia, bihar, Donibanen

Aiton-amonen Aterpeak iktusa detektatzen ikasteko hitzaldi bat antolatu du. Donibaneko Juanba Berasategi aretoan izango da, 19:00etan.

Portuaren funtzionamendua hobetzeko proiektuak aztertu dituzte

Pasaiako Portu Agintaritzak Automobil eta Kamioi Fabrikatzaileen Espainiako Elkarteko eta Noatum-UECCko ibilgailuen terminaleko ordezkarien bisita jaso du gaur goizean.

Martxan da Kontu Kantari

Esti eta Mikel Markez San Pedroko Udal Aretoan izan ziren larunbatean. Hurrengo saioa martxoaren 9an izango da, Donibanen, Gontzal Mendibilekin.

'Butterfly effect' antzezlana emango dute larunbatean

Astrolabium Teatroak prestatu du hilaren 8an ikusteko aukera egongo den antzezlana. 18:00etan hasiko da emanaldia Landetxe Kultur Aretoan.

Pixkol@bisen 'Puertas abiertas', igandean, Trintxerpen

Pixkol@bis konpainiaren ikuskizuna Trintxerpeko Alkateordetzan izango da, 19:00etan. Sarrerak eskuragarri daude Bibe atarian, 5 euroan.

tomas.garbizu

Ganbara Musika kontzertua, larunbatean

Ganbara Musika kontzertua antolatu dute Lezoko Tomas Garbizu Udal Musika eskolan hilaren 8rako.

Joseba Sarrionandiarekin solasaldia Gaztañon

Ostiralean izango da solasaldia Gaztañoko auzo lokalean, 19:00etan hasita.

Hezikuntza, eredu

Lezo Herri Eskolako ikasleen gurasoen elkarteak aitortza jasoko du ostiralean. 'KomunitateAGO' jardunaldietan protagonista izango da.

Renferen trenen etenaldia hilaren 15 eta 16 artean

Atotxako geltokiko lanengatik, Hernani eta Irun arteko bidea ezingo da trenez egin. Autobusak jarriko ditu Renfek.

Gehiago