2025/4

Lizeoko patioa eraldatu dute, auzolanean

Iragan larunbatean Pasaia-Lezo Lizeoko komunitatea osatzen dutenek Antxoko ikastolako patioa eraldatzeko auzolan eguna egin zuten. Antolatzaileak pozik dira izandako harreragatik.

Blas de Lezo Lanbide Heziketako eskola, itsasoari begira

Pasaiako zentroa da astekari honetako protagonista. Hona, bideoan, biharko erreportajearen aurrerapentxo bat.

Literaturarekiko zaletasunak elkartu ditu gaztetxoak

Errenteria-Orereta, Oiartzun eta Zarauzko gazte literatur zaleen lehenengo topaketa egin dute Oiartzungo dorretxean.

Ikasleek Zerbitzu Saila ezagutu dute

Lizeoko, Anuntziatako eta Karmengo Amako LH5eko ikasleek Pasaiako Udaleko Zerbitzu Sailaren pabiloia bisitatu dute aste honetan, egiten duten lana bertatik-bertara ezagutzeko.

Bost greba egun gehiago iragarri dituzte hezkuntza publikoko irakasleek

Maiatzaren 12tik 16ra deitu dituzte grebak Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek. Argudiatu dute Hezkuntza Sailak helarazi dien azken proposamena ez dela nahikoa, eta "eduki, zehaztapen eta bermeak falta" dituela.

Baserritar Azokaren jardunaldi berezia larunbatean

Tokiko elikagaien salmenta dinamizatzea du helburu jardunaldi horrek; 09:00etatik 12:00etara.

Bakailao pintxorik onena, Larraulgo Zirta jatetxearena

Gipuzkoako XI. Bakailao Pintxo Txapelketaren finala jokatu zen asteartean Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.

Gaintxurizketako zubiaren ondoko bidearen lanak hasi dira

Lehenago erabiltzen zen bidea berreskuratzen ari dira. Lezoko Udalak zehaztu du 109.338 euroko aurrekontua dutela lanek.

Oarsoaldeko berrikuntza eta ekintzailetza ekosistema behatu du nazioarteko misio tekniko batek

EAEko tokiko garapeneko ekosistema ezagutzea eta lurraldeko proiektu esanguratsuak bisitatzea du helburu nazioarteko misio tekniko horrek.

Lan baldintzak parekatzea lortu dute SAD Errenteriako langileek

Errenteriako Udalaren apustua "argia" izan dela etorkizuneko zerbitzuaren publifikazioaren bidean nabarmendu du ELA sindikatuak, plantila horren lan baldintzak parekatzeko, eta ahalegina aitortu dio.

Odola. Odol erauzketak.

Asteazkenean, odola emateko zita Antxon

Pasai Antxoko Odol Emaileek odol erauzketak egingo dituzte hilaren 16an, Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:30era.

Donibaneko kirol guneko materiala berritu da

Donibaneko kirol guneko materiala zaharkituta zegoen, eta aldatzea erabaki du udalak. Datozen hilabeteetan beste kirol guneetako materiala ere berrituko da.

Bertsozaleek zita dute ostiralean

ArkaHitzak zikloaren barruan saioa antolatu du Xenpelar Bertso Eskolak Arkaitza tabernan ostiralean, hilak 11.

Kepa Anabitarte Mujika zendu da

Trintxerpetarraren bizitzaren iparra Euskal Herriaren askatasunaren alde egitea izan zen. Arlo askotan egin zuen ekarpena.

Babarrunekin artea egingo dute

Babarrunak izango dira protagonista Familia Jolasean programaren barruan larunbatean, hilaren 12an, antolatu duten tailerrean.

Aste Santuan, ordutegi aldaketak udal liburutegietan

Aste Santua gainean da, eta udal liburutegiek ohiko ordutegia aldatuko dute hilaren 14tik 25era bitartean.

Muxiko Eguna Beti Prest Dantza Taldeak antolatuko du bederatzigarrenez.

Muxikoekin zita igandean

Beti Prest dantza taldeak antolatuta muxikoak dantzatuko dituzte igandean.

Adingabeen heziketa prozesuan eragiteko, hiru hitzaldi Pasaian

Udalak gurasotasun positiboan oinarritutako eskaintza pedagogikoa eskainiko du, haurren eta nerabeen bizi kalitatea eta aukerak hobetzeko helburuarekin. Lehen saioan familiako komunikazioa landuko da, maiatzaren 8an.

Antxoko Jai Batzordeak bilera egingo du asteazkenean

Antxotarrak San Fermin jaiak prestatzen hasiko dira hilaren 9an, 19:45ean, Antxoko liburutegian. Herritarrei dei egin diete parte hartzera.

Tomateak zaintzeko gakoak Furgobaratzaren eskutik

Doako tailerra egingo du datorren asteartean, hilak 8, Arramendiko Baratze Parkean.

Gehiago