Markel Amat Baztarrika. Eskrima tiratzailea

«Txapeldun izateak lasaitasuna eta poz handia eman dizkit»

Espainiako eskrima txapeldun izan berri da sanpedrotarra, 17 urtez azpikoen mailan. Pauso sendoak ematen ari da, eta aurten Europako eta Munduko txapelketetan izan da.

Hondakin urak badiatik atera nahian

Donibaneko saneamendu sareko lanak atzeratu dituzte, eta hitzarmen berria egin beharko dute eragindako erakundeek, aldundiak lanen planteamendua aldatu ostean. Lanak aurten hastea eskatu dute bizilagunek.

OIARTZUNGO SAGARDO EGUNA
Iñigo Isasa Arrastoa. Baleio sagardotegia.

"Ez dut erreleborik ikusten; nirekin bukatuko da Baleio"

Iñigo Isasa oiartzuarrak kudeatzen du Oiartzungo Baleio sagardotegia, eta, bihar, Done Eztebe plazan izango da berak ekoitzitako edariarekin. Txotxik ez duen Gipuzkoako sagardotegi bakarra da Baleio.

OIARTZUNGO SAGARDO EGUNA

Sagardoak bustiko du biharkoan Done Eztebe plaza

XXXIV. Sagardo Eguna ospatuko dute bihar Oiartzunen. Maiatzeko azken larunbatean egiten dute. Aurtengoan ere ez dute kale egin.

'Gurea erabil dezakezu'-rekin, Lezoko komertzioak haurren lagun

Haur eta nerabeek, telefono deia egiteko beharra badute, herriko establezimenduetakoak erabil ditzakete. Gazteenen artean sakelako telefonoen erabilera gutxitu nahi dute horrela.

Jokin Oregi Iñurrieta. Aktorea, antzerkigilea, eta antzerki zuzendaria.

"Jolasa ezinbesteko elementua da sormenean"

Lezo Eszena egitasmoaren barruan, bi eguneko dramaturgia tailerra emango du Oregik, ekainaren 14an eta 21ean. Herritar orori zabalik da ikastaroa.

Txapelak jantzi nahi dituzte

Paleta eta Pala Motzeko Herriarteko Txapelketako itzulera partidak jokatuko dituzte bihar, ostirala, Agustina Otaola pilotalekuan, 19:30ean

Albiste onekin iritsiko dira Zabarre eta Maria Labaien

Ekainaren 6tik 8ra arteko epean 30 ekitalditik gora prestatu ditu Jai Batzordeak mendekosteetarako. Ekainaren 14an, Euskal Jaia.

Musikaz Blaik musikaz eta dantzaz beteko ditu Trintxerpeko kaleak

Gaurtik eta ekainaren 1era bitartean, Illunbek antolatzen duen Musikaz Blai jaialdiaren XVI. ekitaldia egingo da, zortzi ekitaldirekin. Serafin Esnaola plaza izango da jaialdiaren epizentroa.

'Erreka' eta 'Domiko' parke eolikoen inguruko hitzaldia emango dute

Proiektuek Errenterian eta Oiartzunen eragingo dituzten ondorioek larrituta, hitzaldia antolatu dute Eguzki eta Ekologistak martxan-ek.

Adingabeen heziketa prozesuan eragiteko, hiru hitzaldi Pasaian

Udalak gurasotasun positiboan oinarritutako eskaintza pedagogikoa eskainiko du, haurren eta nerabeen bizi kalitatea eta aukerak hobetzeko helburuarekin. Lehen saioan familiako komunikazioa landuko da, maiatzaren 8an.

Antxoko Jai Batzordeak bilera egingo du asteazkenean

Antxotarrak San Fermin jaiak prestatzen hasiko dira hilaren 9an, 19:45ean, Antxoko liburutegian. Herritarrei dei egin diete parte hartzera.

Tomateak zaintzeko gakoak Furgobaratzaren eskutik

Doako tailerra egingo du datorren asteartean, hilak 8, Arramendiko Baratze Parkean.

Lehen mailakoak dira

Gipuzkoako Lehen Mailara igo da Munttarperen gizonen taldea. Larunbatean sufritzea tokatu, baina azkenean helburua lortu dute.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak (2025-04-07)

Futbolean, porrota Pasaiak. Areto futbolean, garaipena Doniparik eta porrota Antxok. Eskubaloian, garaipen bat eta bi porrot.

Palestinari babes bateratua Pasaian

Gernika-Palestina Herri Ekimenak deitutako mobilizazioa egingo dute bihar (asteartea) 19:00etan Antxoko Biteri plazan.

Hegazti migratzaileen bitxikeriak ezagutzeko saioa, Arditurrin

Hilaren 13an izango da saioa, eta Olatz Aizpurua Aranzadi Zientzia Elkarteko Ornitologia sailean aditua denak emango du hitzaldia.

Kepa Garbizu

Kepa Garbizu hil da

2003-2007 agintaldian Lezoko alkate izan zen Garbizu, baita 2015etik 2016era ere. Euskaltzale eta abertzale emankorra izan zen.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko partidak (2025-04-04)

Pasaiako kirol taldeak gaur jarriko dira martxan areto futboleko bi partidarekin. Gainontzeko neurketak, bihar eta etzi.

Bidasoa Goia eremuko hirigintza araudiaz arituko dira Trintxerpen

Pasaiako Udalak bilera ireki bat egingo du hilaren 9an Bidasoa Goia eremuko hirigintza araudiaren aldaketaz hitz egiteko. Bilkura Trintxerpeko Ulia Kultura aretoan izango da, 19:00etan.

Gehiago