
Bizikletaren erabilerak gora egiten jarraitzen du, eta joan-etorrien ia erdia modu jasangarrian egin dira aurten, iazko datuak bost puntutan hobetuz.

Errenteriako Udalak bat egin du Euskadiko Klima eta Energiaren Astearekin, eta hainbat ekintza antolatu ditu hilaren 19tik 28ra bitartean.

Urriaren 15ean itxiko dute proposamenak aurkezteko epea. XX. eta XXI. mendeetako Errenteria-Oreretako emakumeen parte hartze soziopolitikoa izango da aurtengo ikergaia.

Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estalian egin dute goizeko dantzaldia herri ezberdinetako zortzi dantza taldek.

Ereintza Dantza Taldeak antolatuta, zortzi talde eta 350 dantzari bilduko dira Errenteria-Oreretan. 11:30ean hasiko da dantzaldia, eta herriko kaleak hartuko dituzte.

Irakaslea da Itziar Aldezabal, eta, bere bizipenak baliatuz, haurrei begirako trilogia bat idatzi du, 'Supertxikiak' izenekoa. Haurren ahalduntzean jarri du arreta.

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleek inauterietako ohiko desfilea egin dute herriko kaleetan barrena. Festa giroa nabaria da Errenteria-Oreretan.

Otsailaren 13tik 24ra gauzatuko da Bizarain, Cristobal Gamon eta Koldo Mitxelenako matrikulazioa. Datozen egunetan ate irekien jardunaldiak egingo dira ikastetxeetan.

Aurtengo ikergaia LGTBI+ kolektiboa izango da. Mugimenduarentzat interesgarri izan daitekeen giza eta gizarte zientzietako edozein ikuspegietatik egin daiteke ekarpena.

Ikasleek idazlearekin egoteko aukera, eta haren ibilbidearen berri izan dute. Ikasleek gidatu dute Landari egindako omenaldia.

Errenteriako migrazio prozesuetan jarriko du fokua aurten bekak. Urriaren 31ra arte eman daiteke izena.

Ibaitik gertu dauden berdeguneak garbitzen eta Oiartzun ibaiaren biodibertsitatea ezagutzen izan dira egunotan ikasleak.

Elkarretaratzea egin dute gaur Koldo Mitxelena BHIko irakasle eta ikasleek, Palestinaren alde.

Urtarrilaren 6an urte berriko kontzertua egingo dute. Errenteriako Musika Kultur Elkarteak antolatu du.

Koldo Mitxelena ikastetxe eta Koldokide guraso elkarteak Gabonetarako egitaraua antolatu dute. Hilaren 10ean hasi eta hilaren 24ean bukatuko da.

Koldo Mitxelenako ikasleek egin duten filma proiektatuko dute. Giza Eskubideen Jardunaldien 10.edizioko egitarauaren parte da.

Errenteriako Musika Bandaren emanaldia Koldo Mitxelena ikastetxeko patioan izango da, 12:30ean. Gabon kantekin agurtuko dute 2024a.

Erakusketa, zirku emanaldia, ikas taldeen ikuskizunak, bazkaria eta Oihan Vega DJ-aren musikaz gozatzeko aukera izango da.

Asteartean (hilak 15) itxiko dute lanak aurkezteko epea. LGTBI+ pertsonentzat edota mugimenduarentzat interesgarriak izan daitezkeen gizarte eta giza zientzien edozein ikuspegitik ekarpenak proposatzen dituzten proiektuak onartuko dituzte aurten.

Kontari-Landarbasok antolatu du kontzertua. Igandean, hilak 12, izango da, arratsaldeko 18:30ean Fatimako Elizan.