
Lanbide heziketan eta lan munduan euskara ikusarazi eta haren erabilera sustatzea du helburu Hizkelan jardunaldiak.

Oinezkoen zubiak jarri ondoren, Pekin errekastoaren ibilgua urez hornitzeko lehen probak ere egin dituzte.

Bi langile gehiago ditu udal brigadak. Udalak adierazi du ahalegin ekonomiko handia egin duela lantaldea indartzeko.

Euskarazko ikerkuntza sustatzearekin batera, emakumeen ikerketa lana bultzatzen du bekak, baita Errenteriaren iraganeko eta egungo egoerari buruzko ezagutza zabaltzearen alde egin alderdi guztietan.

48 urteko andoaindarra da hildako garraiolaria. Ostiralean salaketa elkarretaratzea egingo dute portuaren sarreran.

Oarsoaldea Garapen Agentzia lau langaberen bila dabil, Baserri Berri egitasmoaren bitartez egurgintzaren ofizioan trebatu, eta lanerako aukera izateko.

Dozenaka eta dozenaka herritar atera dira kalera zaharren egoitzetako langileentzat lan baldintza eta erabiltzaileentzat zaintza duina galdegiteko.

Batzen programak aldundiaren errekurtso erresidentzietan dauden 16 eta 23 urte bitarteko gazte migratuei lan inklusiorako aukera ematen die. Oarsoaldean lanketa berezia egin behar izan dute.

Pasaiako Portu Agintaritzako Langile Batzordeak zuzendaritzak hartutako hainbat neurri salatu ditu. Murrizketez gain, negoziaketa falta, proiektuen pribatizazioa eta baliabide eskasia agerikoak dira.

Langabezian dauden 20 eta 44 urte bitartekoei zuzendutako formakuntza da. 80 orduko prestakuntzaz gain, aldi baterako praktikak egiteko aukera ere eskaintzen du programak.

Bi lanpostuak betetzeko deialdi publikoa egin du Lezoko Udalak. Urriaren erdialdera arte aurkez daitezke hautagaitzak.

Udalekuetan, Ludotekan, Kuadrillategi edo Faktorian, eta Lezo Institutuan zein Pasaia-Lezo Lizeoko euskara errefortzu saioetan lan egiteko hezitzaileei zuzendutako lan poltsa da.

Abenduaren 31ra arteko kontratua izango du hautatuak. Eskaerak urriaren 2ra arte (asteazkena) egin daitezke.

Brigadan eta udaltzainetan errefortzu bezala lan egiteko deialdi azkarra egin du udalak. Lau eguneko kontratua izango da, hilaren 13tik 16rakoa.

Kuadrillategi, Faktoria edo ludoteketan lan egiteko poltsa zabaldu du Ttakun Kultur Elkarteak. Curriculumak bidaltzeko aukera, udalaren webgunean.

Harrobiak proiektuarekin gizarte bazterketako egoeran edo arriskuan dauden pertsonen egoera sozio-laborala hobetu nahi dute.

Kultur Aniztasuna, Giza Eskubideak eta Garapenerako Lankidetza departamentuko administraria; Giza Baliabideetako administraria; informatikaria, lanpostuak dira eskaintzaren barrukoak.

Karrera amaierako lana Iztieta-Ondartxoren gainean egin du Garazi Solis errenteriarrak, bertan bizi diren komunitateetako bizilagunen ahotsetatik abiatuta.

Hurrengo astelehenetik aurrera itxita egongo da Nafarroa etorbideko 5. zenbakiaren parean dagoen autobus parada, konponketa lanak egingo ditu udalak.

Hozteko instalazioen proiektuak garatzeko ikastaroa batxilergoko titulua duten langabeei dago zuzendua. Goizez izango dira klaseak, 09:00etatik 13:00etara.