
Lehen ekitaldiaren arrakasta ikusita, egitasmoaren bigarrena hilaren 29tik urriaren 23ra bitartean izango da, lau barrutietako plaza eta parkeetan.

Pasaitarrek Euskaraldiaren suziria piztu zuten atzo, barruti bakoitzak txupinazo bana jaso baitzuen. Herri argazkia ere atera zuten lau barrutietan.

Udalak euskaraz jolasean aritzeko Parketarrak egitasmoa jarriko du martxan lau barrutietan. Saioak hilaren 19tik ekainaren 12ra bitartean izango dira.

17:00etan 3-5 adin tartekoen eta haien gurasoen txanda izango da, eta ondoren, 6-9 adin tartekoena. Goiko Plazan izango da saioa (eguraldi txarrarekin Herri Eskolako patioan).

Gaurko saioaz gain, hilaren 19an eta ekainaren 2 eta 9an errepikatuko dituzte saioak Goiko Plazan. Familiek aisiaz euskaraz gozatzeko egitasmoa da.

Karlos Saldise plazan bilduko dira haurrak eta gurasoak elkarrekin euskaraz jolasteko.

Parketarrak egitasmoaren barruan, bi sasio egingo dituzte Lezon. Lehena bihar (ostirala) da, eta bigarrena hilaren 29rako antolatu dute.