
Arramendi magalean San Juan sua egiteko pilatutako materialak su hartu du bart.

Bero boladak bultzatuta hartu du San Joan bezperako suak bertan behera uzteko erabakia udalak; auzoetan egin daitezkeen parrilladei ere eragin die aginduak.

Hilaren 26tik 30era San Pedro bost eguneko jai giroan murgilduko da. Aurten emakume jostunek jaurtiko dute txupinazoa, 20:00etan.

Suaren bueltan, hainbat jarduera antolatuko dira lau barrutietan. Segurtasuna bermatzeko, bando bat argitaratu du udalak, hainbat gomendiorekin.

Iraultza Dantza Taldeak Urdiaingo kantaia egingo du urtero bezala, udako solstizioari ongietorria emateko.

Urdanibia plazako eraberritze lanek eragindako egoeraren gainetik, urtero egin ohi den preso eta iheslarien aldeko kartzela erreketa ikusteko aukera izan zen bart gauean. Ohiko sua izan ez bazen ere kartoizko espetxe bat egin, eta Sargia parke ondoan sua emanda erre zuten. Bertan ikus daitezke atzoko irudiak.

Eguraldiaren aldaketen ondorioz, Errenteriako Udalak jakinarazi du baimena eman duela San Joan suak pizteko herriko zenbait auzotan ostiral eta larunbat honetan.

Auzotarrek hala erabakita, ez dute surik piztuko Altzibarren eta Iturriotzen. Altzibarren hilaren 29an, San Pedro egunean piztuko dute.

Muturreko tenperaturen aurrean, udalak neurri bereziak iragarri ditu San Joan bezperako suen inguruan. Bost su baimendu eta finka pribatuetakoak debekatu dituzte.

Arratserako euria iragarria dagoenez, bertara eramango dituzte jarduerak. Ondoren, mendira igo eta sua piztuko dute, jaiak bukatzeko.