2015/2

EAJk osoko zuzenketa aurkeztuko dio gobernu taldearen aurrekontu proposamenari

Jeltzaleen esanetan, gobernu taldeak "erreala ez den aurrekontu orekatua" aurkeztu asmoz "diru sarrerak puztu" egin ditu

olatz mitxelena

Udalak Hassana AAliari asiloa ematearen aldeko adierazpena onartu du

EH Bildu, PSE-EE, EAJ eta Ezker Anitza IU-ren botokin onartu du adierazpena Pasaiako Udalak

olatz mitxelena

Lezoko kirol taldeen asteburuko partidak

Emakumeen Lurraldeko Kopan ez dute partidarik jokatuko asteburu honetan

Kaldereroek iragarriko dute Inauterien etorrera

Bihar arratsaldean Alabergako konpartsa aterako da, eta etzi goizean, berriz, Tellerikoak.

'Euskara elkartera' egitasmoaren fase berria hasi dute

Oiartzungo elkarteek udalarekin eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearekin Euskara elkartera hitzarmena berritu dute, eta fase berri bati ekin diote. Hogei bat elkartek egin dute bat. Egitasmoko kide diren hiru aldeen ustez, euskararen erabilera indartzeko zeregina badago, nahiz eta egitasmoa duela bederatzi urte jarri zuten martxan.

Oarso Bidasoko Hitza

Bihar izango da Inauterietako bazkarirako txartelak erosteko azken eguna

Tabernen mozorro lehiaketan parte hartzeko, eskaera egin behar da Kultura azpisailean. Kasu horretan ere, azken eguna bihar izango da ere.

Udala eta Auzokalte, auzokonposta egiteko bi gune berri Oiartzunen

Ergoiengo Auzokalte elkartean izango da hondakin organikoa kudeatzen lehen elkartea herrian

Intxixuek eta sorginek euren agintea ezarriko dute Oiartzunen, ostiraletik igandera arte

Bihar hasiko dira Ihoteak Oiartzunen. Sorgin eta Azeri Dantza egingo dute, 19:00etan, eta intxixu eta sorginek udaletxea hartuko dute.

Santa Ageda bezperan, urtero legez, koplak izan dira nagusi

Ereintzakoak, batetik, eta Lau Haizetara, Xenpelar AEK eta Xenpelar Bertso Eskolakoak, bestetik, ibili ziren santa eskean.

Tania de Sousak kontzertua emango du ostegunean, Reyna tabernan

22:30ean hasiko da; 'Tania Tank' bakarkako lehen diskoa aurkezteko itzuliaren barruan dago kontzertua

Otsailaren 15ean egingo du Urdaburuk asteburuan bertan behera utzitako irteera

Urdaburuk Artzaintzaren Ibilbidearen 21. etapa egingo du, Lizarrustitik Uharte Arakilera.

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak

Emakumeek ez dute partidarik asteburu honetan

oarsoaldea

Oiartzungo bazterrak ere zuri

Elurrak zuritu egin ditu Oiartzungo bazterrak goiz partean

oarsoaldea

Saharara bidaltzeko jakiak erosi dituzte Abaraxkako kideek

Urtarrilaren 25eko bigarren eskuko azokan lortutako diruari esker egin dute erosketa

Mara-mara aritu da badiaren inguruan

Haur eta guraso asko eskolara bidean edota handik bueltan topatu dituzte lehen elur malutak

olatz mitxelena

Bizikleten erregistroa martxan da Pasaian

Egitasmoa aurkeztu du udalak, bultzatzaile eta laguntzaile izan dituztenekin

olatz mitxelena

'Euskal Bidea' proposamena azalduko du bihar EH Bilduk

Merkatuzarren jarri dute zita, 18:00etatik aurrera. Bertan izango dira Hasier Arraiz eta Juanjo Agirrezabala EH Bilduren legebiltzarkideak, proposamena azaltzen.

Trapujalerekin helduko da Inauteria datorren ostegunean

Irrien Lagunak taldeak eta Murixka Dantza Taldeak kalejira egingo dute aurten lehen aldiz larunbatgorri eta igandeubelean, hurrenez hurren. Lezo Herri Eskolak eta Institutuak ostiralhorin egingo dute aurten ere.

oarsoaldea
Gehiago