gurutzeko festak

Gurutzeko festek data berria estreinatuko dute aurten

Gurutzeko festak irailaren 16tik 18ra izango dira, festa batzordeak data hobeak direla erabakita.

Maskara ikastaroa

Zabalik da kultur jardueretarako diru laguntzak eskatzeko epea

Hilaren 20ra arte aurkez daitezke eskaerak.

olatz mitxelena
OIER GUILLAN

Irakurketa Taldeak Oier Guillanekin hasiko du ikasturtea

Hilean behin liburu bat irakurriko dute, bibliotekan iritziak partekatzeko. Lehen saioa hilaren 20an izango da.

Azken sexu erasoa salatzeko, elkarretaratzea bihar

Oreretako Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu du bihar. 19:30etan izango da Niessen sarreran.

'Koldo', Mitxelenaren gaineko ipuina aurkeztuko dute bihar

Joxe Mari Carrerek jarri dizkio hitzak, eta Idoia Beratarbidek ilustratu du Koldo Mitxelenaren gaineko ipuina.

Ehunka herritar, bildu ziren pasa den uztailean izandako erasoa saltzeko.

Lezon sexu erasoa egitea egotzita gizon bat atxilotu dute

Sexu erasoa goizaldean izan da Lezon. Ustezko erasotzailea Gasteizen atzeman dute.

SanJuan, kontxa

Batelerak izan dira azkarrenak Kontxako lehen jardunaldian

Lortutako errenta, hala ere, oso txikia da; Bandera lortzeko lehia San Juan, Hibaika eta Orioren artekoa izango da.

olatz mitxelena

Batzar irekia egingo du Elkarrekin Podemos-ek

Asteazkenean (hilak 8) 19:00etatik aurrera egingo du batzar irekia Elkarrekin Podemos-ek.

kontxa

Kontrarioengandik urrun lehiatuko dira bihar Kontxako faboritoak

Nesken estropadan Hibaika lehen txandan ariko da eta bigarrenean San Juan; mutilen estropadan, berriz, Hondarribia lehen txandan irtengo da, San Juan bezala, eta bigarrenean, aldiz, Urdaibai

oarsoaldea
kurkubi

Lezoko saskibaloia Kurkubi SBK da orain

Kurkubi klubaren talde nagusia Gipuzkoako Hirugarren Mailan arituko da sasoi berrian. Nesken taldea ere sortu nahi dute.

koldo, Koldo Mitxelenaren gaineko ipuina aurkeztu dute.

Koldo Mitxelena, txikienen eskura

Joxe Mari Carrerek eta Idoia Beratarbidek Koldo Mitxelenaren gaineko ipuina egin dute. Hitzak jarri dizkio lehenak, eta ilustrazioak, bigarrenak.

Erasoa salatzeko manifestazioan ehunka lagun bildu ziren.

Oarsoaldeko udalak: "Horrelako gertaerak ez ditugu gure gizartean onartzen"

Oarsoaldeko udalak beste behin indarkeria matxista eta sexu erasoak salatzera atera dira. Biharko elkarretaratzearekin bat egiteko eskatu dute.

gurdibidean, albaola

Arabara iritsiko dira gaur Albaolara bidean datozen gurdiak

Miranda Ebrotik (Burgos) abiatu dira gaur, eta Argantzun dute helmuga.

olatz mitxelena
kuadrrillategi.lezo

Lezoko Kuadrillategin izena eman daiteke

Kuadrillategin era guztietako jarduerak egiten dituzte DBHko gazteek.

oiartzungo igerilekua

Osteguneko festak igerileku denboraldiaren itxiera iragarriko du

Uretako puzgarriak jarriko dituzte, eta ondoren txokolate jatea egingo dute.

Kontxa, 1,78 segundoan

Kontxa Urdaibai eta Hondarribiaren esku dago. Bien artean, 1,78 segundo. Igandean erabakiko da zein aldera egingo duen urteko bandera preziatuenak.

oiartzun espanyol

Ligako lehenengo partidan, lehen puntua

Espanyolen kontrako partida golik gabe bukatu zen. Aukerak izan zituzten bi taldeek, baina ez zuten asmatu.

Posta bidezko botoa bideratzeko zerbitzua, EH Bilduren eskutik

Posta bidezko botoaren argibideak emateko, arratsaldez eskainiko du zerbitzua EH Bilduk 18:00etatik 20:00etara.

Itsaslapurrak, Haatik

Dantzak protagonismo berezia izango du hil honetan Pasaian

Haatik dantza konpainiaren 'Itsaslapurrak' lanak zabalduko du Pasaia Dantzan

olatz mitxelena
Gehiago