
Larunbatean Iruran jokatu zuen finala Urnietako Loitegiren aurka eta gogor borrokatu bazen ere EPLEkoa, 26-40 gelditu zen markagailua Urnietakoaren alde.

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak AISA euskara ikastaroa antolatu dute aurten ere. Gaurtik otsailaren 7ra arte dago izena emateko epea zabalik.

Kanpainaren bidez, besteak beste, herritarrei gogoraraziko die egoki erabiliz gero, %27ko hobaria jasotzea dagoela.

Oiartzungo greba batzordeak bihar erabakiko du zein ekintza egingo dituen hilaren 30eko greba orokor deialdiari begira.

Hamarnaka herritarrek bat egin dute haren omenezko ekitaldian, Saldise oroitu, justizia eskatu, eta senideei sostengua adierazteko.

Atzo arratsaldean aurkeztu zuten indarkeria matxistaren diagnosia. Oiartzunek dituen lehentasunei ekiteko erabiliko dute.

Hamargarren urtez martxan da Mariasun Landa sariketa. Helburua da bertako emakumeak herriaren historiari egindako ekarpena jasotzea eta aitortzea.

Luzaroan langabezian egon diren pertsonei begira Oarsoaldean iaz martxan jarri zituzten enplegu programa eta baliabideen berri eman dute gaur Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak, Ainhoa Aizpuru Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurunea eta Lurralde Oreka diputatua, eta Aizpea Otaegi Errenteriako alkatea eta Miguel Angel Sanhez Lezoko zinegotziak.

Aste honetan hasi dira Mendiburu 14 eraikinaren obrak, prestaketa lanekin. Bi urte inguru barru eraikina altxata eta Landetxe plaza itxuraldatuta egongo dira.

Laster hasiko da matrikulazio kanpaina, eta Koldo Mitxelena, Bizarain eta Gamon ikastetxeetan izena ematera animatu dute.

Greba batzordeak finkatutako agendaren barruan, Elizalde auzoko pentsiodunak elkartuko dira. Ikasleek, gainera, esku orriak banatuko dituzte.

Aurrematrikulazioa kanpaina datorren astelehenean hasiko denez, haur eskolari buruzko xehetasunak emango dizkiete gurasoei.

HITZAk, HITZAkide batentzat Lilatoirako dortsal bat zozkatuko du.

Ohi bezala bilera barrutiko alkateordetzan egingo da bilera 19:30ean. Gertu diren kalderero eta inauteriak izango dituzte hizpide.

Gizonen Allerru luzapen aroan sartutako bi goli esker izan zen garaile Rotetaren zelaian.

Bibliotekako fatxada margotu dute, urdinez. Horrez gain, eraikinaren harriak garbitu dituzte. Epea baino lehenago bukatu dute.

Aurtengo irteera, ekitaldi eta jaialdien berri emango dute Trintxerpeko Alkateordetzan 19:00etan.

Tabernen mozorro lehiaketan izena emateko epea zabalik da otsailaren 7ra arte. Gaia: Jostailuak.

Mikel Salvador adituak ardo motak bereizten irakatsiko die Oiartzungo euskaltegiko ikasleei. Mintzagun tailerren barruko saioa da.

Ardo dastatze ikastaroa egingo dute bihar Xenpelar AEKko ikasleek Mintzagun tailerren barruan.