Ander Iñarra eta Ainhoa Sanz, azkarrenak Lezo-Jaizkibel lasterketan

Gizonezkoetan Ander Iñarra, Joxe Amunarriz eta Hodei Lujanbio igo dira podiumera. Emakumezkoetan aldiz, Ainhoa Sanz, Lourdes Oiartzabal eta Maialen Gurrutxaga.

[Galeria] Kuestazioa, oso handia

Kuestazioa egin dute gaur goizean Oiartzunen, ihoteetan egun seinalatua. Baserriz baserri ibili dira zortzi auzoetan, poxpolinez jantzita.

Antxoko Auzo Elkartea: "Beharrezkoa ikusten dugu sortzen ari den ezinegona modu positiboan bideratzea"

Antxoko Auzo Elkartea aurkeztu zuten atzo. Herritarrez bete egin zen agerraldia egin zen aretoa. Bi planotan zatitu du elkarteak bere zeregina.

[Bideoa eta galeria] Zapo harro legoke

Oiartzungo Ihoteetan gaur kuestazioaren eguna da. HITZA Iturriotz auzoan izan da, kuestazioaren hasieran, iaz hil zen Ion Zabaleku 'Zapo'-ren auzoan.

ihoteak 2020 hasiera

[Galeria] Sorgin, basandre eta intxixuek beren legea ezarri dute

Ihoteak hasi dira ofizialki. Auzoetako koloredun bandera jarri dute udaletxean, eta festa giroa nagusituko da igandera arte.

Euskal Herriko azken zurezko ontzigileak erretiroa hartuko du

Bere ibilbide profesional osoa ontzigintzan eman du Esteban Gozategik, azken urteak, Albaolan. Hilaren 28an hartuko du erretiroa.

Euskaraldia antolatzeko Herri batzordea osatzeko bilera, asteazkenean

Bilera hilaren 19an izango da, 18:30ean, Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearen egoitzan.

Urumea ibaiko aprobetxamendu eskubidearen iraungitzeko erabakiari ez dio helegiterik jarri udalak

Eguzki talde ekologistak txalotu egin du erabaki hori, baita udala zoriondu ere, "ibaiaren konektibitate ekologiko hobea ahalbidetzeko eta Natura 2000 sareko kokagune honetan izokina berreskuratzeko apustua egin duelako".

Trapujalek festa giroz beteko ditu Lezoko Inauteriak

Hilaren 20tik 25era ospatuko dira aurten inauteriak. Egitarau osoa eskuragarri da jada Lezoko Udalaren app-ean.

sorgin bila

[Galeria] Elizaldekoak sorgin bila atera dira... eta aurkitu dituzte

Arratsaldean hasiko dira ihoteak, baina Elizalde Herri Eskolako ikasleek jantzi dute zakua. Sorgin bila atera dira Oiartzungo kaskotik.

u30 greba lezo
U-30 GREBA OROKORRA

[Galeria eta bideoa] Lezoko herrigunean ia dena itxita; industriagunean, pattalago

Gaurko deitutako greba orokorrak ez du erabateko jarraipena izan, baina nabaritu da ez dela lan egun normal bat izan. Gorabeherarik ez da egon.

U-30 GREBA OROKORRA

OARSO BIDASOKO HITZAko langileek bat egin dute greba orokorrerako deialdiarekin

Urtarrilaren 30ean, greba orokor deialdiari dagozkion edukiak soilik landuko ditu.

Oarso Bidasoko Hitza
greba orokorra
U-30 GREBA OROKORRA

Donostiako manifestaziora joateko ordua aldatu dute

Egun osoan mobilizazioak eta beste hainbat ekintza egingo dituzte Oiartzunen, herriko greba batzordeak antolatuta.

madril

Madrilen hiru egun pasatzeko asmoa dute Gazte Izanak-ekoek

Martxoaren 9tik 11rako bidaia antolatu du Oiartzungo jubilatuen elkarteak. Hiria bisitatuko dute, eta 'El rey León' ikusi.

santiagomendira

Haurtzaro Mendi Taldekoak, Santiagomendira

Datorren igandean urteko bigarren txangoa egingo dute Haurtzaro Mendi Taldekoek. 09:00etan aterako dira bertara.

lur korta

Urteko lehen ipuin kontaketa gaur zortzi egingo dute

Lur Kortak ipuinak kontatuko dizkie lau urtetik gora dituzten oiartzuarrei, otsailaren 5ean. Gurasoek ezingo dute kontaketan egon.

Madalenetako jai batzordeak ostiralean egingo du lehen bilkura

Madalenetako jai batzordea osatuko dute aurten ere jai herrikoi eta parte hartzaileak sustatzeko asmoz.

Euskaraldia aurkeztuko dute asteartean

Errenteria-Oreretan asteartean aurkeztuko dute euskararen aldeko ariketa. Merkatuzarrek hartuko du aurkezpen hori, 18:30ean, Kike Amonarrizek aurkeztuko du eta gakoak emango ditu Euskaraldi eder bat izan dadin.

Lorpen garrantzitsuak EATrentzat Gipuzkoako Kros Txapelketan

Esther Estefania taldekideak lehen postua lortu zuen Laboral Kutxa Trofeoan, eta bigarrena Gipuzkoako Kros Txapelketan. Alberto Quintanok jauzi hirukoitzean Espainiako errekorra lortu zuen 55 urtetik gorakoetan 12,05eko jauziarekin, eta Jose MAri Manterolak, berriz, Euskadiko errekorra 65 urtetik gorakoetan 60 metroko hesi-lasterketan.

Ludoteketan izena emateko epea zabalik otsaila osoan zehar

Otsailaren 1etik 29ra arte eman ahalko da izena Pasaiako udal ludoteketan. Bigarren deialdi hau, dagoeneko ludoteketako bazkide ez diren haurrei zuzenduta dago.

Gehiago