2021/1

hiru binaka

Kultur ekitaldiak antolatzeko diru laguntzen baldintzen berri eman dute

2021ean kultur ekitaldiak antolatu nahi dituzten eragile eta norbanakoek Udalaren diru laguntza eskatzeko epea irekita dago, hil honen 31 arte.

'Aukerak sortzen' prozesua azken saiora heldu da

Ostegunean egingo dute hirugarren eta azken saioa eta antolatzaileen esanetan bereziki interesgarria izango da.

Izaskun Gomez: "Ezingo genuke Antxo itxi, nahiko bagenu ere"

Egoera epidemiologikoa aztertzeko bildu da Larrialdi Taldea. Eremu gorrian sartuz gero, murriztapenak udalerri osoan ezarriko lirateke ostiraletik aurrera.

labore oarso lau urte

Hasierako helburuak beteta, bigarren fase batean sartuko da Labore

Labore Oarso orain dela lau urte jarri zen martxan. Larunbatean batzar nagusia egin zuten, eta pisuzko erabakiak hartu zituzten, etorkizunari begira.

Vicente Vadilloren omenezko 'Ur Handitan', gaur

42 urte beteko dira aurtengo ekainean  Vicente Vadillo Francis hil zutela. Antonio Cava Espainiako Polizia Nazionalak hil zuen Iztietako Apolo dantzalekuan tiroa jota. 

garagardoa

COVID-19aren eragina jasan duten ostalariek diru laguntzak eska ditzakete

Udalak emango duen bigarren diru laguntza izango da, 800 eta 1.350 euro artekoa. Hilaren 22a izango da eskaera aurkezteko azken eguna.

Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren absoluzioa eskatuko dute ostegunean

Ernaik elkartasun agerraldia antolatu du ostegunean 19:00etan Herriko Plazan bi gazteen kontrako epaiketa saltzeko.

Saguzarren gainekoak ezagutuko dituzte irteeran parte hartzen dutenek.

Hamasei saguzar espezie identifikatu dituzte herri inguruan

Saguzarren inbentarioa egin du, lehen aldiz, Errenteriako Udalak. Galzorian diren bi espezie topatu dituzte Errenteria-Oreretan.

urmendi 2021

Urmendin aurrematrikulazioa egiteko epea zabaldu dute gaur

2019an jaiotako haurren gelen aurkezpen eta ate irekien jardunaldia egingo dute bihar arratsaldean. Aldez aurretik eskatu behar da txanda.

5G teknologiaren gaineko moratoria eskatu du Eguzkik

Moratoria ezinbestekoa dela uste du Eguzkik, "osasunaren gaineko ondorioei buruz dauden susmoez gain, beste arrisku mota batzuk gehitu dituztelako ere".

Pilota Eskola martxan da berriro

Txapelketari dagokionez, EPLEko Eyheramendy eta Yorel bikoteak igandean 10:00etan jokatuko du finala Altzako pilotalekuan.

Maskulinitatearen inguruan gogoeta egingo dute antzerki bidez

'Fadoak entzuten zituen gizona' antzezlana eskainiko dute datorren igandean -hilak 24- Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.

Sanmarkoseneko egoiliar bat hil da COVID-19arekin

Une honetan, hiru positibo aktibo dira Errenteria-Oreretako egoitza horretan.

aurrera oiartzun

Asteburu biribila izan da Oiartzun KEko bi taldeentzat

Lehen taldeak Gasteizen irabazi du, Maria Granadoren gol bati esker. Bigarren taldea Karla Lekuonan nagusitu da, Amaia Agirreren gol parearekin.

Pasaia, eremu gorritik oso hurbil

Asteburuan 26 positibo gehiago atzeman direlako Pasaiako tasa 484an jarri da. Lezon eta Errenterian apal, baina behera egin du tasak.

Trintxerpeko garaje batean festa egiten ari zirela 7 lagun identifikatu dituzte

Hainbat gazte harrapatu ditu udaltzaingoak joan den larunbatean garaje komunitario batean, etxeratze ordutik kanpo, musika eta alkoholarekin.

pirritx porrotx

Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikusteko 80 sarrera geratzen dira

18:30eko saioa ikusteko sarrerak dira soberan geratu direnak. Datorren larunbatean jarriko dituzte salgai, 17:00etatik aurrera.

Gizon bat atxilotu dute 20 autotan lapurreta egitea leporatuta

Autoetatik hainbat objektu lapurtu zituen ustez atxilotuak,  baita kreditu txartel hainbat.

Etxebizitzak birgaitzeko laguntza lerroaren laurden bat baino ez dela erabili salatu du PSE-EEk

Kexu da alderdi sozialista. Oraingoan, etxebizitzak birgaitzeko eta EAT Eraikinen Azterketa Teknikoak egiteko bideratutako diru zatiaren laurden bat baino ez dela bideratu dio aurreko urtean, zehazki  diru zati osoaren %22,93.

Gehiago