2021/1

Pasaiako futbolariek ez dute asmatu asteburu honetan

Hamaikako taldeak hutsean berdindu du etxeko lehian, esperotako hiru puntuak lortu ezinik. Areto futbolekoek gol batengatik galdu dute Elorrion.

Juan Manuel Inziarte 'Buto' euskal presoa El Dueso espetxera gerturatu dute

Topasetik (Salamanka) El Duesora (Kantabria) lekualdatu dute preso oreretarra. Errenteria-Oreretatik 175 kilometrora dago orain.

Ehunka lezoarrek omenaldia egin diote Karlos Saldiseri

"Bi tiro eman zizkioten Karlosi gau hotz hartan, eta oraindik ere hotzago bilakatu zen herri zigortu hau". 41 urte bete dira.

"Antxo duin bihurtzeko" lehen bilkura egin dute Gure Zumardian

Antxotarrek bat egin dute Tren Geltoki Berriaren Plataformarekin, herri proiektuak barrutiko bizi kalitatea eta ekonomia hobe ditzakeelakoan.

Nork bere izana ongi maitatzen ikasteko ilargi diagrama

'Iluntasuna besarkatzen' izenpean, ilargi diagrama sortu du Ahuntzaren Eztulak, "norberaren gorputzaren ezagutza, onarpena, errespetua eta maitasuna" biltzeko.

Indarkeria matxistak aztergai, Emakumearen Etxearen eskutik

Neus Sala Donostiako Udaleko indarkeria matxistaren biktimei laguntzeko zerbitzuko kidea, Sandra Barrenetxea Andoaingo Udaleko Berdintasun saileko kidea, eta Maialen Apezetxea Hernaniko Udaleko Berdintasun Saileko kidea izango dira hizlariak.

Aurten ere, ateak parez pare zabalik

Matrikulazio kanpaina aurkeztu dute Errenteria-Oreretako euskal eskola publikoa osatzen duten Bizarain Ikastolak, Cristobal Gamon Ikastetxeak, eta Koldo Mitxelena Herri ikastetxeak.

Garazi Ugalde, Pasaia Hiria, 'Morfologiak'

Garazi Ugaldek irabazi du Jokin Zaitegi itzulpen lehiaketa

Lezoarrak aurkeztutako lagina hautatu dute aurtengo Literaturako Nobel sariduna euskaratzeko. Louise Gluck poeta estatubatuarraren lana itzuliko du.

Letren errepublika txikiaren Oiartzungo enbaxada

Oiartzungo Irakurketa Taldeak zazpigarren ikasturtea du martxan. Hileko hirugarren asteartero elkartzen dira irakurritako —ala ez— liburua komentatzeko. Hitz egin zein irakurri, euskaraz.

JUAN DIEGO RAMOS 'PELUKAS', ARGAZKILARIA

[Elkarrizketa] «Herrian gertatzen direnak kontatzea gustatzen zait»

Herrian ikusten denaren argazkiak egin eta kontatzea du gustuko Juan Diego Ramos ‘Pelukas’-ek. Prentsa saltzaile eta ostalari izan da, eta ‘kale kazetaritza’ izan du betidanik amets. ‘Zaria’ aldizkariaren proiektua du esku artean.

COVID-19aren hirugarren oldarraldia, indartsuago Pasaian eta Lezon

Bi udalerri horietan, igandetik, ia 100 puntuan hazi da 100.000 biztanleko tasa. Oiartzunen eta Errenteria-Oreretan, aldiz, pixka bat jaitsi egin da.

Pasaiako kirol talde guztiak bueltarako bidean dira

Kirol modalitate guztietako entrenamenduak hasiak dira. Oraindik, baina, asteburuan lehiatzeko aukera izango duten bakarrak Antxo A.F. eta Pasaia K.E. dira.

Tripontzia boleto

Tripontziaren zozketarako zortea banatzen arituko dira bihar, plazan

Gure Eskuk antolatzen duen loteriaren zozketa eguna astelehenean izango da. Bihar txartelak salduko dituzte plazan, eta Internet bidez ere eros daitezke.

Jaixki AFT, asteburuan lehian izango den Lezoko talde bakarra

Euskal Ligako areto futboleko taldekoek Uxoaren bisita jasoko dute bihar (larunbata) 17:00etan Bekoerrotan hasiko den partidan.

Oiartzun KEkoak, aldea handitzen saiatzera

Emakumeen lehen taldeak Gasteizen jokatuko du etzi eguerdian. Euskal Ligako taldeak berriro Karla Lekuonan jokatuko du, bihar.

Odola emateko saioa egingo dute asteazkenean Antxon

Barrutiko kultur etxean elkartuko dira odol emaileak hilaren 20ean. Arratsaldeko 16:30ean hasi eta 20:10a arte luzatuko da saioa.

Astekari berriko zozketak badu sariduna

Astekari berriaren harira sortutako zozketaren sariak banatu ditu HITZAk. Pasaiara joan dira.

Errenteriarrak dira Aintzane Pujana hiltzea leporatuta atxilotutakoak

Auzia sekretupean badago ere, NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkariak jakinarazi duenez, Aintzane Pujana donostiarraren hilketarekin lotuta atxilotu dituzten bi pertsonak errenteriarrak dira. 

'La promesa', heriotza duinaren aldeko dokumentala, Trintxerpen

Maribel Tellaetxeren bizitzako azken etapari buruzko dokumentala eskainiko dute ostiralean, 18:00etan, Trintxerpeko Alkateordetzako areto nagusian.

Hitzekin jositako elkartasuna

Tabernetan postalak eta postontziak jarri ditu gazte asanbladak, herritarrek euskal presoei idatz diezaieten.

Gehiago