2021/1

AIZPEA OTAEGI MITXELENA, ERRENTERIAKO ALKATEA

[Elkarrizketa] "Herritarrekin eraikitako udalgintza bat da gure xedea"

Errenteriaren 700. urteurrenaren harira udalarekin elkarlanean egindako elkarrizketetan azkena da honakoa. Alkatea etorkizunera begira jarri da, iraganetik eta orainetik abiatuta.

[Erreportajea] Oztopoz beteriko bidean, bulebarra jomuga izanik

Antxoko Tren Geltoki Berriaren Plataformako kideek uste dute barrutian pasealeku berria sortzeko planteamendua ez babestea hautu politikoa izan litekeela. Ez dute etsiko; astero bilduko dira Gure Zumardian.

eia oiartzun

EIA hirukotea gonbidatu du Soinueneak, hilaren 23rako

Kontzertu didaktikoa emango du hirukote euskal-gaztelarrak. Bihar arratsaldean 'Irasko' dokumentala proiektatuko dute Nafarroako Filmotekan.

Topoaren lineak bikoiztu eta lurpeko geltokia egiteko obrak aurten hasiko dira

Obrak gauzatu ahal izateko, azoka frontoira lekualdatzeko aukera aztertuko du udalak. Aurreikuspenak betetzen badira, 2021. urte amaieran hasiko dira lanak.

Ile apaintzaileak, BEZ-a jaisteko borrokan

Lau urte beteko ditu uztailean Iztietako lokalean ilea mozten Ana Manisek, baina 42 urte daramatza lanbidean. Kartelak ditu itsatsita ile apaindegiaren sarreran zein alboko erakusleihoetan.

Bihar itzuliko da Tipi-Topa

Ostegunetan egingo dituzte ibilaldiak, bi txandatan, 10:45ean lehena eta 11:00etan bigarrena, Bekoerrota Kiroldegiko Koldobike Gezala frontoian elkartuta.

'Ezezagunerako bidaia' liburua aurkeztuko du Iñaki Petxarromanek

U30 Aldaketaldia iniziatibaren barruan antolatu dute aurkezpena. Kazetaria da Petxarroman, eta mundua, klima eta ekologiaren krisiaren gainean mintzo da bere azken liburuan.

25 urte bete dira 'Carreira' arrantzaontzia desagertu zenetik

Mende erdia bete da 1996ko urtarrilean oraindik argitu gabeko arrazoiengatik ontzian zihoazen hamar tripulatzaileen desagertze abisua eman zenetik.

Batzuen zabarkeriak guztiengan eragiten duenean

Hondakin handien bilketarako zerbitzua eskaintzen du udalak, doan; hala ere, hondakin horiek lur gainean uzten dituzte gutxi batzuk hondakinen araudia urratuz.

zapelatza

Sendatutako zapelatza eta miru gorria askatuko dituzte larunbatean

Igeldoko Arrano Etxean artatutako hegaztiak askatzeko jarduera antolatu du Arditurriko parketxeak. Hegaztien bizimoduari buruzko azalpenak emango dituzte.

oiartzun amaren intxaurrak

Pailazoen ikuskizunerako sarrerak burbuilaka hartu behar direla gogorarazi dute

Datorren larunbatean jarriko dituzte salgai 'Amaren intxaurrak' emanaldia ikusteko sarrerak. Segurtasun neurrien berri eman dute.

Saio bikoitza, Ozzinemaren eskutik

Pedro Almodovarren La Voz humana eta Gaspar Noeren Lux Eterna filmak emango ditu Ozzinemak bihar Niessen zinemetan.

Asteburuan 37 positibo Oarsoaldean, eta Labiren neurri gehiago

Euskal Herri osoan positiboen kopurua gorantz doan bitartean, Lezon salbuespena: azken bost egunean ez da positiborik izan herrian.

'Zaldibar. Zona cero' liburua aurkeztuko dute Txerrimuñon

Ahoztar Zelaieta Zamakonaren ikerkuntza lanaren aurkezpena ostegunean izango da, 19:00etan, Txerrimuñon.

Martxan da Oarsoaldeko ikastetxe publikoen hezkuntza eskaintza

Datorren astelehenean (hilak 18) hasiko da 2021-2022 ikasturterako aurrematrikulazio kanpaina. Hezkuntza publikoaren aldeko dei bateratua egin dute aurten.

oiartzun san ignacio

Oiartzunek bana berdinduta hasi du urtea

Lehen Nazional Mailako taldeak etxean berdindu du San Ignacio taldearen kontra. Euskal Ligako taldeak Zarautzen kontra galdu du.

Antxon bulebarra sortzeko planaren alde elkartuko dira ostiralero

Pasaiako Tren Geltoki Berriaren Plataformak agerraldiak deitu ditu astero. Lehena ostiral honetan izango da, 19:00etan Gure Zumardian.

Pasaitar futbolarien guztizko nagusitasuna asteburuan

Lehian ari diren Pasaiako bi taldeek garaipena lortu dute asteburu honetan. Areto futbolariek lauko abantaila atera diote Antiguokori, eta 0-1 irabazi du Pasaia K.E.-k Durangon.

amaren intxaurrak

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako sarrerak, hilaren 16an salgai

Ugaldetxo Kultur Taldeak urtero antolatzen duen emanaldia hilaren 31n izango da. Bi saio egingo dituzte, eta sarrerak egun bakarrean saldu.

Gehiago